Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

 

Artxibo-funtsak ezagutu nahi al dituzu?       

  Notario funtsak (XVI m.-1915)      Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak (1768-1862)   

   Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateko artxibo eta liburutegia (XVI-XIX m.)

 

Berria!!

    Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoen ataria

    Kontsulta ezazu kudeatzen dugun informazio guztia Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin batera dugun artxibo atarian

 


BERRIAK

 ‘…(en) Tierra Noba, sirbiendo el biage de la pesqueria de ballenas…’

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak Bilbon antolatu den ‘Oroitzapen berreskuratua: Aztarnak Estatu Batuen historian’ erakusketan elkarlanean aritu du artxiboko dokumentu baten prestaketarekin, Ternuan euskal marinelen presentzia adierazten duen ‘Joanes Etxanizaren testamentu’arekin (bideo) (1584), Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko bat. Erakusketa Iberdrolak antolatu du Bilbon.

 
‘M(aes)e J(ua)n de Arriaga, çirujano, v(ecin)o de la v(ill)a de Çarauz, como mejor lugar aya / de d(e)r(ech)o presento ante V.M. este testamento y ultima vo-/luntad original de J(oa)n(e)s de Echaniz v(ecin)o que fue de esta v(ill)a de Orio de-/funto en Gran Baya, en el puerto de Breton de la probincia/ de Terranoba, en la nao de Martin de Hernando, capitan Nicolas de…’
 

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko   “Origen”  saioarekin  lan egiten du.

 EITBko ‘Todos los apellidos vascos’  saioari  emandako  laguntza ildoari jarraituz, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko ‘Origen’   saioan  ere lankidetzan aritzen da,    gonbidatuen  familia jatorria dokumentatzeko. Horretarako, Artxibo Zerbitzuak gipuzkoar jatorria duten pertsonen familien dokumentuak bilatu eta digitalizatu egiten  ditu.
Noizean behin, EITBk artxiboan bertan irudi batzuk grabatu izan ditu, eta hala  gertatu da ‘Origen’eko lehen emanaldian ere, 2016ko urriaren 13an emandakoan, programaren lehen kapituluan, Juan Martin Guevara ‘Che Guevara’ren anaiari eskainitakoan, hain zuzen ere (nahi izanez gero programa hemen ikusi)

Jeronimo Artiaren ondorengoen zuhaitz genealogikoa.. AHPG-GPAH 3/2414,A:213r


Merkatariak eta baleazaleak, itsasoz bestaldeko istorio bat.

Euskal baleazaleen historiak komunikabide zein publiko ezberdinak erakartzen jarraitzen du. Oraingoan TVE-ko

“Crónicas” programa dugu horren adibide, 'Mercaderes y balleneros, una historia de Ultramar' dokumentalaren bidez. Pentsa daitekeenez, marinelek Ternuan izandako bizipenak jakinarazterako orduan,  saioaren arduradunek Protokoloetako Artxibo Historikoan dauden hainbat idatzi beharrezkoak izan dituzte. Aipatzen diren dokumentuan artean, San Juan baleontziaren kokapena jakiteko balio izan zuen eskritura (alegia, Albaola berreraikitzen ari den ustezko ontziarena) edota marinel horietako batek Ternuan egindako testamentua daude.

Lezo, Hondarribia eta Pasaiaren artean egindako mugatze lanen planoa. AHPG-GPAH 3/1725,A:139r


 

Artxiboa Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko Ondare Historiko-artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuaren mendekoa da. Artxiboen funtsak, berriz, bi titulartasun ezberdin dituzte: notario-funtsak eta Hipoteka Kontularitzakoak estatuaren titulartasunekoak dira, eta Unibertsitateko artxibo-funtsa eta liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiarenak.


Web honen bitartez, eskaintzen ditugun zerbitzuei, kontserbatzen ditugun dokumentuei, ikertu daitezkeen alor eta gaiei edota erabiltzaileen esku dauden deskribapen tresnei buruzko informazioa azaltzen dugu. Gainera, dokumentu mota ezberdinen irakurketan aritzeko aukera dago, Gipuzkoako historian zehar izan diren idazkera mota ezberdinetan murgilduz. Honek, artxiboko dokumentuen kontsultan izan dezakezun interesa zein irakurketan izan ditzakezun erraztasun ala zailtasunak ikusteko balioko dizu. Azkenik, gordetzen eta hedatzen ditugun dokumentuen hautaketa bat eskaintzen dizugu, horietako batzuk zein gai jorratzen dituzten jakin dezakezularik.

 

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 07:34etan
E-posta Inprimatu