Dokumentuen deskripzioak datu-baseen bitartez kontsultatu nahi al dituzu? (Gipuzkoako Artxibo Orokorreko dokumentuekin batera)
Ikus Gipuzkoako artxibo ataria
Artxibo-funtsak ulertu nahi al dituzu?
BERRIAK
2021.04.13
Urtero legez, Azpeitia, Bergara eta Donostiako Notario Barrutietako artxiboetan ehun urte bete dituzten notario-protokoloen transferentzia egin berri da.
Guztira 135 liburuki jaso ditugu, 1919 eta 1920ko notario protokoloei dagozkienak.
Oñatiko Udalak eta herriko kultur elkarte batzuek (Artixa, Gure Bazterrak...) bultzatuta, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak euskaraz idatzitako bi eskuizkribu digitalizatu ditu. Arrazola - Umerez izenez ezagututako eskuizkribuak Oñatiko bilduma pribatu batean kontserbatzen dituzte. Gai erlijioso-moralak tratatzen dituzten bi eskuizkribu hauek bereziki interesgarriak dira Oñatiko eta Debagoieneko euskararen ezagutzarako. Jerardo Elortzak eginiko ikerketei esker aspalditik ezagutzen baziren ere, gaur egunera arte ez da aukerarik izan eskuizkribu horiek era errazean kontsultatzeko.
Hemendik aurrera interesa duen edonork kontsulta ditzake lanak Oñatiko Udalaren webgunean ('Osaba baten instruccinuac...'; 'Errectore Juan baten instruccinuac...').
2020.12.18
Historiagile honen omenez antolatutako jardunaldien barnean, bere bizitzari buruzko ibilbidea sortu dugu. Ikerketara emaniko bizitza bat.
Ibilbide honetan berak gauzatutako ikerketa lanari buruzko eta artxibo honen bilakaerari buruzko tour birtual, bideo eta artikuluak kontsultatzen ahalko dituzu.
2020-12-03
Artxiboko ‘ekosistemak’ fruituak eman ditu berriro, euskararen ezagutzaren gainekoak kasu honetan. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan aritzen diren ikertzaileen (historiagile, filologo) eta artxibozainen arteko elkarlanari esker euskaraz idatzitako antzinako testu bat lokalizatu, identifikatu, eta nabarmendu ahal izan da.
Testua Azkoitiko XVI. mende hasierako notario-protokolo batean agertu da eta poema zirriborro batzuen tankera hartzen duela ematen du, baina testuak ikerketa sakon bat eskatzen du behin betiko generoaren identifikazioa egin ahal izateko.
2020.12.18
Abenduan Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko bi erabiltzaile hauek berain liburuak aurkeztu dituzte: Jose Antonio Azpiazu Elorzaren "Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala" eta Patxi Larrañagaren "Bergarako abizenak, leinuak eta oinetxeak" bildumaren hirugarren alea.
2020-05-08
2020-05-04
Selma Huxley Barkhamen eta Gipuzkoako Protokolen Artxibo Historikoaren (Gipuzkoako Probintziako Artxibo historikoa gaur egun) arteko sinbiosia bezalakorik, gutxitan ezagutu da ikertzailearen eta artxiboaren artean. Izan ere, Selmak eta artxiboak aparteko harreman zuten. Alde batetik, Oñatin emandako 20 urtetik gorako lan jarraituari esker; milaka ordu dokumentu artean. Bestetik, Euskal Herria eta Ternuaren arteko harremanetako ikerketan egindako aurkikuntza garrantzitsuei esker.
Horrexegatik, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan lan egiten dugun pertsonek gure dolumina eta tristura adierazi nahi dugu, eta Selmaren familiarteko eta adiskide guztioi besarkada bana bidali nahi diegu, bereziki Selmaren lanaren jarraitzaile izan den Michael Barkham bere semeari.
Azken urte hauetan aukerak izan ditugu Selmaren lana aitortzeko, eta orduan esandakoari eusten diogu egun ere. Gaur, baina, Selma pertsona eredugarri bat gogoratu nahi dugu, zeinaren ezagutzarako grina, ikertzeko zehaztasuna, eta,batez ere, gauzak egiten eta pertsonekin tratatzen bereziki trebea izan den emakumea gogoratu nahi baitugu.
Goian bego
Selmaren lana eta bizitza hobeto ezagutzeko:
Omenaldia // Euskaldunen itsasoa // Nao baten eraikuntza... // 'Terra noba-n..'
2020-04-08
Estatistikako Probintzia Ordezkaritzaren (INE) dokumentu historikoak Interneten kontsulta daitezke
Bigarren Errepublikaren urteurrena dela eta, gogora ekar dezakegu nahiko berriak direla hainbat lorpen, hala nola emakumeen botoa; izan ere, 1933. urtean bozkatu ahal izan zuten lehen aldiz emakume gipuzkoarrek. Hala, bada, Estatistikako Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzak (INE) ekoitzitako dokumentu historikoen deskribapenak Internet bidez kontsultagai jartzeari esker, eta zehazki, 1934. urteko hautesle erroldaren digitalizazioari eta zabalkundeari esker, ezagutu ditzakegu 1933. urtean, aurrenekoz, eta 1936. urtean, berriro, botoa eman zuten lehen boto emaile horien izenak eta bizilekuak. Banan-banan eta udalerriz udalerri aurki ditzakegu gure amonak, birramonak, herenamonak, eta abar. Bilaketa sinple bat eginda –‘hautesle-errolda’ ‘1934’– kontsulta dezakegu Gipuzkoako udalerri bakoitzeko urte hartako hautesle errolda.
2020-02-17
TRANSports erakusketa birtuala: garraoitik kirolara
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.
----------------------------------------------------