Estatistikako Probintzia Ordezkaritzaren (INE) dokumentu historikoak Interneten kontsulta daitezke.
Bigarren Errepublikaren urteurrena dela eta, gogora ekar dezakegu nahiko berriak direla hainbat lorpen, hala nola emakumeen botoa; izan ere, 1933. urtean bozkatu ahal izan zuten lehen aldiz emakume gipuzkoarrek. Hala, bada, Estatistikako Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzak (INE) ekoitzitako dokumentu historikoen deskribapenak Internet bidez kontsultagai jartzeari esker, eta zehazki, 1934. urteko hautesle erroldaren digitalizazioari eta zabalkundeari esker, ezagutu ditzakegu 1933. urtean, aurrenekoz, eta 1936. urtean, berriro, botoa eman zuten lehen boto emaile horien izenak eta bizilekuak. Banan-banan eta udalerriz udalerri aurki ditzakegu gure amonak, birramonak, herenamonak, eta abar. Bilaketa sinple bat eginda –‘hautesle-errolda’ ‘1934’– kontsulta dezakegu Gipuzkoako udalerri bakoitzeko urte hartako hautesle errolda.
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren lanari esker, Estatistikako Gipuzkoako Ordezkaritzatik datozen funts historikoak eskuragarri daude Interneten, apiril honen hasieratik, Gipuzkoako Artxibo Atariaren bidez: Atari hori Internet bidezko baliabide bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikoetan gordetzen diren dokumentuen berri ematen duena: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati), eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa).
----------------------------------------------------
2019-09-16
Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak eta Estatuko Administrazioko zerbitzuen Gipuzkoako arduradunek gure instalazioak bisitatu dituzte, artxiboaren funtzionamendua eta zerbitzu nagusiak ezagutzeko.
----------------------------------------------------
2019-06-17
Ate irekiak oso harrera ona izan du!
Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako Ate Irekiak oso harrera ona izan du, jende asko ibili baita bi egunetan. Web-orri honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu artxibora etorri eta interesa adierazi duten guztiei.
----------------------------------------------------
2019-05-03
-----------------------------------------------------
2018-07-01
Gipuzkoako Foru Aldundiak Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren kudeaketa hartuko du bere gain. -
Foru Aldundiak eskualdatzen den artxiboaren kudeaketako ohiko zereginak beteko ditu Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinatuta. Eraikina, altzariak, eta inbentagarriak diren tresnak eta materiala, eta eskualdatzen diren zerbitzuetara atxikitako bi langileak hartuko ditu bere gain.
«Artxiboa Gipuzkoaren memoria da, eta artxiboa eskualdatuta, ondare eta kultura aldetik balio handiko funts historikoen kudeaketa berreskuratuko du Gipuzkoak. Gure helburua da ondare hau gipuzkoar guztien eskura jartzea, eta bertan gordetako edukia ezagutaraztea, bereziki gazteen artean eta hezkuntza komunitatean» adierazi du María José Tellería Kultura zuzendariak.
-----------------------------------------------------
2018-02-13
Liburu honen editoreak Alvaro Aragon eta Iker Etxeberria dira eta , “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkartearen urte askotako lana da. Kutxa Fundazioaren kultura sustatzeko dirulaguntzei esker eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren META programari esker, mota honetako proiektua aurrera eramateko beharrezko berme ekonomikoa lortu zen. Gipuzkoar erakundeei zein gipuzkoar prestu askori esker. Liburu honen gastelaniaz bertsioa 2017. urtean paperean argitaratu zen eta bertsio digitala kontsulta daiteke "Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkartearen web orrian. Orain erabiltzeko moduan dago Gipuzkoako Artxibo Orokorraren eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoen web orrietan.
-----------------------------------------------------
Bergara eta Zestoako agiriak hurbilago. Artxibo-agirien gaineko informazio dohaintzak. -2018-
Patxi Larrañaga Guridi e Iñaki Azkune Mendia ikerlariek urteetan zehar jasotako agirien gaineko informazioaren dohaintza egin diote artxiboari, eta, horren bitartez, Gipuzkoako historiaren gainean dauden interesatu guztiei; oro har, herritar guztiei.
Patxi Larrañagaren lanak, Bergarako historiaren gainean zentratua, eta Iñaki Azkunerenak, Zestoako XVI. mendeko lehen erdialdean zentratutakoa, parada ematen digute gure gertuko historia ezagutzeaz gain, tokian-tokikoak ez diren beste errealitate historiko batzuk ezagutzeko ere. Horren adierazle da, besteak beste, Iñaki Azkunek identifikatutako Sebastian Elkanoren (Juan Sebastianen anaia) ahalorde eskritura, jarraian ikusten duzuena.
-----------------------------------------------------
Gipuzkoa, paisaiaren geruzak dokumentuen bitartez -2017-
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak 'Gipuzkoa, paisaiaren geruzak dokumentuen bitartez' erakusketa birtuala bultzatzen du Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin batera.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatzen ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin era koordinatu batean, lurraldeko kultur eragile askoren inplikazioarekin.
Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako hautatu duen gaia Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat izan da, eta gure baterako proiektuan Paisaia bizi. Gure paisaia kulturaren eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez; izan ere, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat da, eta aukera ematen digu, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko.
-----------------------------------------------------
Hornitu dezagun Rosario!... 1597ko ontzigintzako kontu zehatz batzuk, Errosarioko Ama naoarenak -2017-
Ikus agiria (zatituta) transkripzioarekin, ikusi transkripzioa, ikusi agiria artxibo atarian.
Albaolako San Juan Baleontzia (1565) eraikitzeko proiektuak aukera ematen digu ezagutzeko XVI. mendeko Gipuzkoan nolako maila zegoen ezagutza tekniko eta itsas-enpresak antolatzeko, Ternuaraino ailegatzen diren itsasontzi haiek garaikoen artean aurreratuenetarikoak ziren eta.
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan San Juan Baleontziarekin harremana duten eskritura batzuk gordetzen ditugu, besteak beste, San Juan Baleontziaren aurkitzailea den Selma Huxleyren esanetan, aurkikuntzan klabea izan zena... [+]
-----------------------------------------------------
‘…(en) Tierra Noba, sirbiendo el biage de la pesqueria de ballenas…’ -2016-
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak Bilbon antolatu den ‘Oroitzapen berreskuratua: Aztarnak Estatu Batuen historian’ erakusketan elkarlanean aritu du artxiboko dokumentu baten prestaketarekin, Ternuan euskal marinelen presentzia adierazten duen ‘Joanes Etxanizaren testamentu’arekin (bideo) (1584), Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko bat. Erakusketa Iberdrolak antolatu du Bilbon. [+]
-----------------------------------------------------
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko “Origen” saioarekin lan egiten du.. -2016-
EITBko ‘Todos los apellidos vascos’ saioari emandako laguntza ildoari jarraituz, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko ‘Origen’ saioan ere lankidetzan aritzen da, gonbidatuen familia jatorria dokumentatzeko. Horretarako, Artxibo Zerbitzuak gipuzkoar jatorria duten pertsonen familien dokumentuak bilatu eta digitalizatu egiten ditu... [+]
-----------------------------------------------------
Merkatariak eta baleazaleak, itsasoz bestaldeko istorio bat. -2016-
Euskal baleazaleen historiak komunikabide zein publiko ezberdinak erakartzen jarraitzen du. Oraingoan TVE-ko “Crónicas” programa dugu horren adibide, 'Mercaderes y balleneros, una historia de Ultramar' dokumentalaren bidez. [+]
-----------------------------------------------------
Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa -2016-
Bisita berezia artxiboetara: " Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa" - Oñati 2016.04.24... [+]
-----------------------------------------------------
Selma Huxley 'Lagun Ona' -2014-
Selma Huxley ikertzaile anglo-kanadarrak 'Lagun onari' saria jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Huxley, oso ikertzaile ezaguna, lan asko egin zuen Oñatiko Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historiko honetan eta haren lanen oinarri nagusietako bat artxiboan gordetzen diren dokumentuak dira. Ohar txiki honen bitartez guztiz merezia duen omenaldi horretara batzen gara. [+]
-----------------------------------------------------
Antxon Aguirre Sorondo -2014-
Ternuan idatzitako dokumentuak -2013-
-----------------------------------------------------
1911. urteko protokoloen transferentziak -2012-
Urtero legez, Azpeitia, Bergara eta Donostiako Notario Barrutietako artxiboetan ehun urte bete dituzten notario-protokoloen trasnferentzia egin berri da. Oraingoan, 1911ko honako protokolo hauek transferitu dira: [+]
-----------------------------------------------------
Juan Ibañez Hernaniren kontu-liburua (1495-1503) -2012-
Iago Irijoa sarrera artikulu bat argitaratzekotan da Oñatiko Juan Ibañez Hernaniko merkatariaren kontu-liburuari buruz. Artikulua, Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultadean, 2011ko irailaren 26 eta 27an ospatu zen "Mercaderes y Hombres de negocio en la Edad Media de la Corona de Castilla" kongresuan emandako ponentziaren emaitza da eta "Fuentes inéditas para el estudio de mercaderes guipuzcoanos a fines de la Edad Media: una aproximación al libro de registros Juan Ibáñez de Hernani (1495-1503)" du izenburu. [+]
-----------------------------------------------------
Santiago edo Done Jakue bideari buruzko ikuspegi ezberdin bat -2012-
Posible da zuetako askok Donejakue Bidearen bizi-esperientziari buruzko berri izatea; halaber, litekeena da zuetako askok bidea egin izana eta hari lotutako pasadizoak gogoratzea. Zailagoa dirudi, ordea, duela 500 urte jazotako bitxikeria edo istorioen berri izatea. Gure artxiboan horietako batzuen berri badugu, ondorengo dokumentuan islatzen dena, adibidez. Berari esker, ikusiko dugu gaur egungo aterpe sareak behinolako hiribilduetan ziren ospitaleetan duela oinarria; alegia,gaurkoen aurrekari direla lo egiteko lekurik ez zuen jendeari ostatu emateko lekuak, Antzinako Erregimenean oso ohikoak zirenak. [+]
-----------------------------------------------------
1910. urteko protokoloen transferentzia -2011-
1910. urteko protokoloen transferentzia... [+]
-----------------------------------------------------
2019-12-23
2020-04-08