Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa


 

Bisita berezia artxiboetara:  " Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa" 

Oñati 2016.04.24

 

2016.04.24ean Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak liburuaren nazioarteko eguna eta Selma Huxleyren omenaldian eginiko erakusketaren gidoia eta katalogoa.

 

1. Sarrera

2. Erakusketa iragankor bat. Katalogoa. Dokumentuak.

3. Erakusketa iragankor bat. Katalogoa. Liburuak - 

Sancti Spiritus Unibertsitatekoak

4. Erakusketa iragankor bat. Katalogoa. Argitalpenak.

5. Erakusketa iragankor bat. Katalogoa. Objektuak.

 

1. Sarrera

-I-

Nazioarteko Liburuaren eguna bisitaldi ‘berezi’ batekin ospatzen dugu Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan –Udal liburutegia eta Oñatiko Turismo bulegoarekin batera-.

Bisitaldi honen bitartez askotan ezezaguna den ildo bat jarraitu nahi dugu, ondarearen kontserbaziotik oinarrizko ikerketara dijoana, hortik literaturara (imajinario bat sortuz), eta gero -harritzeko bada ere- eragin ekonomikoak zein sozialak eragiten duena.

-II-

Inoiz pentsatu al duzu zergatik den Ternua (euskal) jantzi batzuen marka?

Ba al dakizu Ternua markaren lehenbiziko katalogoan kanadiar historialari baten (Selma Huxley) testua zegoela?

Albaolaezagutzen al duzu? Eta Pasaialdea bizkortzeko egitasmo honetan diru asko inbertitzen ari dela?

Ba al dakizu San Juan baleontzia topatu zela artxibo honetako dokumentu bati esker (9. erakusketan)?, hor esaten baita non hondoratu zen.

Ziur dakizula Toti Martinez de Lezea zein den. Ba a dakizu zeini dedikatzen dio ‘ Ùrak dakarrena’ haren nobela? Euskal Herriko eta antzinako 35 emakumeen bizitzak nobelatzen dituena.

Ba al dakizu pelikula bat filmatzen ari dela 1615eko Euskal baleazaleen hilketaren gainekoa.

-III-

Ba hauxe guztia posible da pertsona askoei esker: baten batek pentsatu zuen Gipuzkoako dokumentu-ondarea babestu behar zela...; beste batzuek (artxiboko langileak, bi gaur egun, ez da asko) dokumentuak jaso, antolatu eta haien berri eman zuten eta ematen dute…; beste batek (Selma Huxleyk) urteak eman zituen Oñatin euskal marinelen eta Ternuaren arteko harremanak ikertzen…; beste ikerlari batzuk (Jose Antonio Azpiazu barne) Selmaren bidea jarraitu zuten…; Toti Martinez de Lezea bezalako idazleak marinel haien bizitzak imajinatu eta nobelatu zituen…; beste batzuk, Old Port Films, pelikulak egiten dituzte historia hauekin; eta, azkenik, beste batzuek aukera sozio-ekonomikoak ikusi zituzten kultur imajinario horren gainean (euskal marinelena, hotza eta Ternuako baldintzak,…)

-IV-

Kultura ekosistema bat danon kide ezberdin bizi diren, ezagun ala ezezagunak. Eta ekosistema horretan parte hartzen duten guztiek behar-beharrezkoak dira, bakoitzak bere dedikazio, garrantzia edo inbertsioarekin, baina guzti-guztiak.

-V-

Eta zu ere ekosistema horren parte zara. Pentsa.., horrexegatik zaude hemen eta!

 

Erakusketa iragankor bat

 

Gizpuzkoa eta Ternuaren arteko harremana notario-eskrituretan

 

Irudia (irudimena?)

 

-1-

AHPG-GPAH 1/2567:G1v

1611. Testuingurutik ondorioztutako data.

Itsasontzi baten marrazkia.

Traza irregularra inskripzio batekin: 'nuestra señora de concecion 1611 xpo sea comig[o] para Joan de...'

1 mar.

Oharrak: 1564ko eskrituren artean dago, baina irudikatuta dago 1557ko testamentu batekin.

Mutrikuko zenbaki-eskribautzak

 

-2-

AHPG-GPAH 3/0403:84v

1595. Testuingurutik ondorioztutako data.

Marrazki antropomorfoak.

1 mar.

Edukiera edo garrantzia: Indio batzuk?

Hondarribiko zenbaki-eskribautza

 

-3-

AHPG-GPAH 3/0403:90v

1595. Testuingurutik ondorioztutako data.

Belaontzi baten marrazkia.

1 mar.

Hondarribiko zenbaki-eskribautza

 

Nortzuk dira?

 

-4-

AHPG-GPAH 3/0658:185

1717-12-26, Fuenterrabia

Lista de los marineros de Hondarribia

Hondarribiko zenbaki-eskribautza

 

-5-

AHPG-GPAH 3/1790:111r-111v

1574-09-20, Lastres

Ahalorde eskritura, Lastreseko Diego de Hebiak Orioko Simon de Etxauz eta beste bi pertsoneei emana, baleetarako marinelak kontrata zezaten Gipuzkoa aldean.

1 o.

Orioko zenbaki-eskribautzak

 

Non (urrutiko paisaiak)

 

-6-

AHPG-GPAH 3/2712:B20r

(f) 1580-03-27, Pasajes

Ahalordea, Bidarteko auzotar diren Saubat Cunba eta Juantoco Daudetek emandakoa. Gradunen (Ternuan) utzitako ondasun batzuek erreklamatzeko.

1 o.

Argitalpenak: Selma Huxley. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713". Itsasoa 3. 116 orrialdean

Usurbilgo zenbaki-eskribautzak


 

-7-

AHPG-GPAH 3/2474:146r-148r

1732-09-11 . Pasaje de la parte de Fuenterrabía

Aitortza, hainbat marinelek eginikoa, San Joseph itsasontziko kargan izandako galera batzuk direla eta Davit (sic, Davis?) itasartean zeudela baleak arrantzatzen ekaitza bat harrapatuta.

3 o.

Errenteriako  zenbaki-eskribautzak

 

-8-

AHPG-GPAH 2/1270:97r-97v

1617-02-12, Irun

Aitorpen-eskritura baten zati bat. Marinel batzuek Noruegan eginiko frantziar bale-itsasontzi batzuen harrapaketaren gainekoa.

Edukiera edo garrantzia: Dokumentu interesgarria non marinelek baleen harrapaketan Islandia, Eskozia, Danimarka eta Noruegan zehar eginiko itsasaldia identifikatzen duten.

Marinelak Santiago Iurrita, Hendaiakoa, Francisco Arpa, Getarikoa, Pedro Itziar, Debakoa, eta Irungo Jacobe Zabaleta.

Aiako zenbaki-eskribautzak

 

-9-

AHPG-GPAH 3/1792,A:041r-042r

1566-03-25 . Orio

Ahalordea, Orioko Simon eta Domingo Etxanizek Domingo Hoa eskribauari emana, Ternuan ondoratutako San Juan baleontziaren bale gantza edo sainaren gainean duten eskubideak kobratu ahal izateko

Orioko zenbaki-eskribautza

 


 

Lantokia, bizitokia (Itsasontziak)

 

-10-

AHPG-GPAH 2/3312,A:280r-282v

1584-12-14 . Zumaya

Obra kontratoa itsasontzi bat egiteko, Juan Arriola, arotza, eta Iñigo Lorriaga edo Elorriagaren artekoa.

Edukia edo garantiza: Eskritura interesgarria biltzen baitira datu asko (neurriak eta materialak,...) itsasontzi bat egiteko.

Zumaiako zenbaki-eskribautza

 

-11-

AHPG-GPAH 1/0142:200r-203v

1582-08-30, Irun - Urançu

Kontratu eskritura bat Portugalera bidaliko duten iltze partida bat produzitzeko. Kontratuan Jacobe de Arbelaiz eta Joanes de Astigarek, Lisboako bizilaguna bera, egiten dute eskaera eta Joanes de Lizardi eta beste batzuek egingo dituzte iltzeak.

3 o. eta marrazki bat.

Edukiera edo garrantzia: Barnean, Oportora bidaliko diren iltzeen ereduak edo trazak (papera 42,5x 30 cm) (203 r. fol.)

Bergarako zenbaki-eskribautzak

 

-12-

AHPG-GPAH 1/2581:J25r-26v

1570-01-17

Hitzarmen eskritura, Mutrikuko Joan Perez Etxaniz eta Burdeoseko Gracian Chaconen artekoa, azken honek 80 kintal itsasontzietarako soka Mutrikura ekar dezan.

2 o.

Argitalpenak: Lourdes Odriozola Oyarbide. Construcción naval en el País Vasco, siglos XVI-XIX. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002.

Mutrikuko zenbaki-eskribautzak

 

Lana

 

-13-

AHPG-GPAH 1/2574:D42r-43v

1547-11-15, Deva

Andres Lopez de Ormaetxea, Juan de Meceta eta Andres de Armentxak Martin de Likonaren galeoia fletatzeko eskritura. Galeoia Ternuako arrantzarako fletatzen da.

2 o.

Argitalpenak: Selma Huxley. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713". Itsasoa 3.

Mutrikuko zenbaki-eskribautzak

 

-14-

AHPG-GPAH 3/0292:13r-13v

1521-08-24, Fuenterrabia

Joanes Bidebi eta Anton Barriaren arteko hitzarmen bat, azken hau Bidebik duen txalupan mariñela joateko baleak arrapatzera Galiziara. Bidebi lekeitiarra da eta Barria Donibane Lohitzunekoa. Txalupan bost lagunek lan egingo dute.

2 o.

Hondarribiko zenbaki-eskribautza

 

Eguneroko bizitza

 

-15-

AHPG-GPAH 1/2623:B74r-81v

(f) 1630-10-09, Motrico

(f) 1630-07-06, "en este puerto de Los Hornos"

Testamentu eta ondasun inbentarioaren protokolizazioa, Ternuan marinel ari zen Domingo Petriartzarena.

8 o.

Edukiera edo garrantzia: Luis Aizpuruk eginiko eskaera bere emaztea den Katalina Petriartzak Domingo Petriartzaren oinordetza jaso dezan. Domingo Ternuan hil zen.

Domingok, kapitainaren bitartez, memorial bat uzten du non bere nahia jasotzen den. Memoriala Ternuako 'Los Hornos'eko portuan ematen du.

Barnean marinalaren kutxan daudenen objektuen inbentarioa.

Petriartzatarrak Zubietakoak dira.1630 urteko uztailaren 6ean, Los Hornosen sinatutako testamentua erantsi da.

Argitalpenak: Selma Huxley. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713". Itsasoa 3.

Mutrikuko zenbaki-eskribautzak

 

 

-16-

AHPG-GPAH 3/1827:C9r-10r

1612-03-06, Orio

Juanes del Puerto kapitainak Burela ondoan ondoratutako itsasontzi batetik jasotako tresneria eta objetuen erlazioa. Itsasontzia Franscisco de Samano-rena zen eta harek jasotzen ditu jasotako gauza guztiak.

2 o.

Orioko zenbaki-eskribautzak

 

-17-

AHPG-GPAH 2/3250,A:143r-144r

(s) 1761-04-24

Estropada, edo 'salea', egiteko eskritura, Zarautz eta Getariako mariñelen artekoa.

3 o.

Zarauzko eskribautzak


 

-18-

AHPG-GPAH 1/1232:244r-244v

1548-05-23, Elgoibar

Buenabentura de Arregiak utzitako agindua Terranobara egingo duen bidaian hil izan balitz. Arregia zirujaua da.

1 o.

Edukiera edo garrantzia: Elgoibarko San Frantsisko komentuan kapera bat egiten ari dira.

Elgoibarko zenbaki-eskribautzak


 

-19-

AHPG-GPAH 3/0380:251r-255v

1576-01-09, Fuenterrabia

Bartolome Sarriakoak bultzatutako informazioa. Hondarribiako kontxan bere itsasontzia nola hondoratu zen adierazten duena.

5 o.

Edukiera edo garrantzia: Itsasontzia Ternuatik zetorren eta balearen gantza garraiatzen zuen.

Hondarribiko zenbaki-eskribautza

 

 

Biolentzia eta heriotza

 

-20-

AHPG-GPAH 1/2607:B81r-81v

(b) 1605-04-02, Motrico

Ahalordea, Mutrikuko auzotar den Domingo Azterrikak emandakoa. "Gente rebelde" batzuek Ternuako Placencia Menorren bahitutako bere filibotearen aseguratzaileengandik kobratzeko.

1 o.

Argitalpenak: Selma Huxley. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713". Itsasoa 3. 154 orrialdea.

Mutrikuko zenbaki-eskribautzak

 

-21-

AHPG-GPAH 3/1802:14r-14v

1576-03-18, Orio

Orioko Joanes de Urdaidek emandako ahalorde bat bere itsasontziko asegurua kobratzeko. Itsasontzia kalteak jaso zituen Frantizar Luterar batzuk erasotu baitzuten Ternuako Burian.

1 o.

Argitalpenak: Selma Huxley. 'Los Vascos y las pesquerías transaltlánticas, 1571-1713". Itsasoa 3.

Orioko zenbaki-eskribautzak

 

-22-

AHPG-GPAH 3/1808:42r-49v

(f) 1585-05-07

(b) 1584-12-24

Joanes de Etxanizek Ternuako Breton-eko badian emandako testamentua protokoloan sartzeko autoak. Etxaniz Orioko auzo zen.

8 o.

Orioko zenbaki-eskribautzak

 

 -23-

AHPG-GPAH 3/3359:54r-59v

1563-05-15, Placencia (Terranova)

Domingo Luzaren testamentua eta Maria Martin Aginaga haren alargunak sustatuko testigantzak Ternuan izandako bere senarraren testamentu eta heriotzaz .

6 o.

Edukiera edo garrantzia: Testamentu originala da eta Donostiako eskribau den Juan Blancaflorren aurrean pasatuta. Blancaflor Ternuara joan zen expediziorekin. Horrexegatik agiri hau Kanadan egindako zaharrenetariko bat da.

Hondarribiko zenbaki-eskribautza

 

 

Unibertsitateko liburutegia

CAMERS, Johannes

Ioannis Camertis Minoritani... in C. Iulii Solini polietopa enarrationes. - Viennae Austriae: Ioannem Singrenium, 1520. - [9] h., 336 p. : il. , [16] h. . - 36 cm.. - R. 119

San Agustín

Diui Aurelii... opera tomis decem.... - Parisiis: Mettayer, 1585. - 214 col., [328] p.. - 41 cm. . - R. 708

 

Artxiboko liburutegi laguntzailea

Selma Huxley et al. Itsasoa.  Lasarte-Oria:  Etor, 1992.

Odriozola Oyarbide, Lourdes, and Gipuzkoa. Departamento de Economía y Turismo. Construcción Naval En El País Vasco, Siglos XVI-XIX: Evolución Y Análisis Comparativo. [Donostia-San Sebastián]: Diputación Foral de Gipuzkoa, Dpto. Economía y Turismo, 2002.

Azpiazu, José Antonio. Y Los Vascos Se Echaron Al Mar. Donostia: Ttarttalo, 2015.

Azpiazu, José Antonio. La Empresa Vasca De Terranova: Entre El Mito Y La Realidad. Donostia: Ttarttalo, 2008.

Martínez de Lezea, Toti. Urak Dakarrena. 2. argit. Donostia: Ttarttalo, 2012.

Gudmunsson "Laerdi " Jón. 1615. Baskavígin, la masacre de balleneros vascos. S.l.: Pantor, 2015

Petxarroman, Iñaki. Kearen Fiordoa. Donostia: Elkar, 2015.

Montejo, Julia. Lo Que Tengo Que Contarte. Barcelona: Lumen, 2015.

Maia, Jon. Apaizac Obeto. Donostia: Elkar, 2006.

Atxaga, Bernardo, and Mikel Valverde. Bambuloren Istorio Bambulotarrak: Ternuako Penak. Donostia: Erein, 1999.

Catálogo Ternua. Arrasate-Mondragón:s.n.,1996.  (Incluye textos de Selma Huxley y Jerardo Elortza).

Objetuak

MALASPINA jaka

Tarteko geruza moldakor modura diseinatua dago, alpinismoan nahiz harkaitz- eta izotz-eskaladan erabil daitekeena. Polartec® Power Wool ehunaz fabrikatua, oreka termiko egokia eskaintzen duen merino-artilea eta poliesterra uztartuta. Malaspina jaka oso elastikoa da eta bero-gaitasun handia du bere pisua kontuan izanik. Gainera, oso transpiragarria da. …

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko iraila(r)en 25-(e)an 12:30etan
E-posta Inprimatu