Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko “Origen” saioarekin lan egiten du.

 

 EITBko ‘Todos los apellidos vascos’  saioari  emandako  laguntza ildoari jarraituz, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko ‘Origen’   saioan  ere lankidetzan aritzen da,    gonbidatuen  familia jatorria dokumentatzeko. Horretarako, Artxibo Zerbitzuak gipuzkoar jatorria duten pertsonen familien dokumentuak bilatu eta digitalizatu egiten  ditu.
Noizean behin, EITBk artxiboan bertan irudi batzuk grabatu izan ditu, eta hala  gertatu da ‘Origen’eko lehen emanaldian ere, 2016ko urriaren 13an emandakoan, programaren lehen kapituluan, Juan Martin Guevara ‘Che Guevara’ren anaiari eskainitakoan, hain zuzen ere (nahi izanez gero programa hemen ikusi)

Jeronimo Artiaren ondorengoen zuhaitz genealogikoa.. AHPG-GPAH 3/2414,A:213r

Inprimatu