Ikus agiria (zatituta) transkripzioarekin, ikusi transkripzioa, ikusi agiria artxibo atarian.
Albaolako San Juan Baleontzia (1565) eraikitzeko proiektuak aukera ematen digu ezagutzeko XVI. mendeko Gipuzkoan nolako maila zegoen ezagutza tekniko eta itsas-enpresak antolatzeko, Ternuaraino ailegatzen diren itsasontzi haiek garaikoen artean aurreratuenetarikoak ziren eta.
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan San Juan Baleontziarekin harremana duten eskritura batzuk gordetzen ditugu, besteak beste, San Juan Baleontziaren aurkitzailea den Selma Huxleyren esanetan, aurkikuntzan klabea izan zena.
Baina eskritura horrez gain, artxiboan ehundaka eskritura gehiago kontserbatzen ditugu Gipuzkoako ontzigintza historikoarekin erlazionatutakoak, batzuk gure datu-basean Gipuzkoako Artxibo Atarian deskribatuta eta bertan topa daitezkeenak, eta beste asko -askoz gehiago- oraindik deskribatu gabe. Itsasontziak eraikitzeko kontratu-eskriturak, edo eraikitzeko materialen hornikuntzarekin erlazionatuako eskritura asko, Gipuzkoako ontzigintzaren gaineko ikerketa lan garrantzitsuenetan, Michael Barkham edo Lourdes Odrizolaren lanetan adibidez, klabeak izan direnak.
Luparekin aztertzen dugun oraingo dokumentu honek aukera ematen digu ulertzeko halako nao baten eraikuntza prozesuak nolako konplexutasuna zuen. Ezohikoa den dokumentua da, itsasontzi baten inguruko ‘Fenecimiento de cuentas’ bat, kontuen kitapen bat, gastuen zerrenda bat, baina oso zehatza, 35 orrialdekoa!! Kontuen bitartez gertu-gertutik ezagutu ahal dugu ‘Errosarioko Ama’ naoaren eraikuntza, 1596 eta 1597. urteen artekoa, Gipuzkoa eta Bizkaiako enpresari batzuk sortutako konpainia baten bitartez Deban eta Pasaian eraiki zutena.
Dokumentua kontsultagarri dago hemen bertan, pdf formatoan, transkripzio osoarekin, edo gure artxibo atarian erregistro honetan, eta haren aipamena hauxe behar du izan AHPG-GPAH 2/1930,E:79r-99v
Dokumentua transkripzioarekin, zatika tamainagatik
1-2 o. Nao Rosario eraikitzeko konpainia
Martin Espillaren gastuak Juan Basterrolazaren kontuak
3-6 o. Ohola eta zureria 32-37 o. Hainbat azalpen
7-8 o. Burdineria
9-10 o. Zurgintza
11-13 o. Istinkariak, galipota, iztupa eta gantza
14-15 o. Masteria, ziriak eta haren zurgintza
16-18 o. Kableak eta sokateria
19-30 o. Soldatak, armamentu eta janaria
30-31 o. Kontuaren laburpena
37-41 o. Nao Rosario uztiatzeko konpainia