Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Unibertsitateko etorbidea, 8. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 78 12 05 – + 34 943 78 34 13 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Artxiboen nazioarteko eguna 2018


Ekainaren 9an ospatzen da Artxiboen Nazioarteko Eguna, honako lelopean “Artxiboak: Gobernantza, Memoria eta Ondarea”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikook (Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Gipuzkoako Probintzia-Artxibo Historikoa) ospakizun horrekin bat egin nahi dugu, herritarrekin dugun konpromisoa berritzeko eta artxiboak jartzeko ikerketa, kultura, memoria eta gardentasunaren zerbitzura.

Jakina da Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikook aspalditik ari garela lanean herritarren esku ipintzeko ahalik eta informazio gehien Interneten, deskribapen eta irudi moduan, erraztasun handienak emateko artxiboetara etortzen den publiko guztiari, oso interes desberdinak baitituzte: ikerketa, memoria berreskuratzea, aisialdia, ….; eta hori guztia gurea bezalako administrazioaren parte izateak dakarren gardentasunarekin.  Ahalegin horren zati garrantzitsu bat Gipuzkoako artxibo atariaren web orrian ikus daiteke.

Aurtengoak esanahi berezia du, izan ere, Eusko Jaurlaritzak hiru lurralde historikoei transferitu dizkie “Artxibo Historiko Probintzial” bezala ezagutzen zirenen kudeaketa eta langileak, ekainaren 4an sinatu zen erabakiaren bidez.   Gure kasuan, adierazi behar dugu Oñatin dagoen Probintzia-Artxibo Historikoa Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko duela Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuaren bidez eta bat egingo duela gaur egungo Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoarekin. Horren ondorioz, foru ondarea eta Gipuzkoan estatuko administrazioak ekoitzitakoa batera kudeatuko dira. Hori horrela, uste dugu bi azpiegitura handi horiek -Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Probintzia-Artxibo Historikoa- elkarrekin batera lanean hasteak ahaleginak eta baliabideak optimizatzea ekarriko duela.

 

 

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 16:16etan
E-posta Inprimatu