Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Lankidetza-lan baten emaitzak: XVI. mendeko herri txiki baten eguneroko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera, Zumarraga eta askoz gehiago...

 
Antonio Prada Santamariak argitaratu berri du 'Zumarraga en el siglo XVI a través de la visión de los escribanos de la Alcaldía Mayor de Arería'. Zumarragako udal artxibozainaren ikerketa lanak garai hartako herritarren eguneroko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera ematen du, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetzen diren notario-dokumentuetan dagoen informazioaren bidez.
 
Horrez gain, Antonioren lanaren ondorioz, Areriako Alkatetza Nagusiaren protokoloen notario-eskrituren erregistro deskribatzaile ugari sartu dira gure artxibo-atarian. Eta, horri esker, une honetatik aurrera edozein erabiltzailek informazio hori guztia modu eroso eta errazean aurkitu ahal izango du. Izan ere, artxibotik irudi digitalak lotu zaizkio eskritura horietako deskribapen bakoitzari.
 
Hiru urtetan zehar Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak eta ikertzaileak egindako lankidetza-lanaren emaitza da liburu hau. Hau da, protokoloen kopia digitalak eman zaizkio ikertzaile- artxibozaina den Antoniori bere ikerketa lantzeko, eta, horren ordainetan, notario-eskriturei buruzko informazio egituratua jaso dugu. Horren ondorioz, herritarrek dagoeneko badituzte 11.452 notario-eskrituraren deskribapenak eta dokumentu horien irudi digitalak, 29.000 orrialde baino gehiago.
 
 
Ikus ezazu erreferentzia guzti horiek gure Artxibo Atarian
 

 
Matxain etxearen ondoan zubi bat eraikitzeko eskritura.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko urtarrila(r)en 13-(e)an 08:53etan
E-posta Inprimatu