Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

TRANSports Erakusketa Birtuala: garraiotik kirolara.

 
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019. Ondarea, plazara!
 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.
 
2019ko gaia Artea eta entretenimendua izan da. Esloganaren azpian, Ondarea, plazara! antzerkia, musika, dantza, kirolak, jaiak… izan dira jardunaldi hauetako protagonistak, haien inguruan eraikitzen den ondarea erreferentziatzat hartuta.
 
Foru artxibo historikoak, Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikok, TRANSports: garraiotik kirolara erakusketa birtualaren argitalpenarekin parte hartu dugu jardunaldi hauetan. Garraiotik Kirolera. Helburuak erakusketa horren memoria kontserbatzea eta izen bereko erakusketa zabaltzea dira.
 
TRANSports jatorrizko erakusketa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (AGG-GAO), Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan (AHPG-GPAH), Huescako Diputazio Probintzialaren Artxiboan (ADPH), Huescako Diputazio Probintzialaren Fototekan (DPHU), Huescako Artxibo Historiko Probintzialean  (AHPHU), Nafarroako Errege Artxibo Nagusian (AGN ) eta Pirinio Atlantikoetako departamenduetako artxiboan (AD64 ) gordetako iturri dokumentalei balioa emateko  arloan orain arte ezagutu gabeko lankidetzaren emaitza da. 
 
XIX. mendetik XX. igarotzean, zenbait garraiobide kirol bilakatu ziren y biligaera horren narrazioa da preiektu honen hari gidaria. Fenomeno hori gertatu zen giza trakzioa esfortzu fisiko gisa baloratzeari ekin zitzaionean, kirol mistkarako bide eman zezakeela ikusi zenean; ordura arte nekazaritzarako soilik erabili zen animalia trakzioa hipodromoetan txalotua izatera igaro zenean; eta trakzio mekanikoa ere garraiorako aurrerapen teknologiko izatetik abiadura, abilezia eta dotoretasuna jokoan jartzen dituen ikuskizun izatera pasa zenean. Metamorfosi horiek guztiek kontatzen digute, baita ere, zer bilakaera izan zuen gizarteak berak, XIX. mendetik XX. mendearen lehenengo erdialdera.
 
Erakusketa honetan zortzi kirol landu dira: automobilismoa, abiazioa, hipika, txirrindularitza, mendizaletasuna, eskia, atletismoa eta ur-kirolak. Panel osatutako erakusketa ibiltari modura antolatu da, eta, bertan, lau lurraldeetako artxiboek ondare dokumental bat erakusten dute, bai testuala, bai ikonografikoa eta ikus-entzunezkoa; atrevido dokument horrek, berezitasunak berezitasun y diferentziak diferentziak, historia komun bat kontatzen digu. 2018 eta 2019an zehar, erakusketak bisitatu ditu bere antolakuntzan parte hartu duke artxibo guztiak.
 
 
 
 
 
Pasaiko plano baten zatia. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko otsaila(r)en 17-(e)an 14:22etan
E-posta Inprimatu