Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Nortzuk izan ziren Gipuzkoako lehen boto emaileak?

 

 Estatistikako Probintzia Ordezkaritzaren (INE) dokumentu historikoak Interneten kontsulta daitezke.


Mujeres votando en Eibar (1933)Bigarren Errepublikaren urteurrena dela eta, gogora ekar dezakegu nahiko berriak direla hainbat lorpen, hala nola emakumeen botoa; izan ere, 1933. urtean bozkatu ahal izan zuten lehen aldiz emakume gipuzkoarrek. Hala, bada, Estatistikako Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzak (INE) ekoitzitako dokumentu historikoen deskribapenak Internet bidez kontsultagai jartzeari esker, eta zehazki, 1934. urteko hautesle erroldaren digitalizazioari eta zabalkundeari esker, ezagutu ditzakegu 1933. urtean, aurrenekoz, eta 1936. urtean, berriro, botoa eman zuten lehen boto emaile horien izenak eta bizilekuak. Banan-banan eta udalerriz udalerri aurki ditzakegu gure amonak, birramonak, herenamonak, eta abar. Bilaketa sinple bat eginda –‘hautesle-errolda’ ‘1934’– kontsulta dezakegu Gipuzkoako udalerri bakoitzeko urte hartako hautesle errolda.
 
Emakumezkoak botoa ematen 1933an Eibarren (AGG-GAO OA03230 )

 

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren lanari esker, Estatistikako Gipuzkoako Ordezkaritzatik datozen funts historikoak eskuragarri daude Interneten, apiril honen hasieratik, Gipuzkoako Artxibo Atariaren bidez: Atari hori Internet bidezko baliabide bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikoetan gordetzen diren dokumentuen berri ematen duena: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati), eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa).

Estatistikako Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzak sortutako dokumentazioak aukera ematen digu azken 150 urteetan Gipuzkoako gizartearen oinarrizko ezaugarriak islatu dituzten datu estatistiko asko ezagutzeko. Estatistika demografikoak (populazio-erroldak, itsas mugimenduak, etxebizitzen estatistikak, …), sanitarioak (ongintza, morbilitatea, …), politiko sozialak (zerikusia dutenak kulturarekin, hauteskundeekin, justiziarekin, …), eta estatistika ekonomikoak (nekazaritza, turismoa, garraioak, edota produktuen prezioak), historia garaikidean zehar Gipuzkoan izandako bizi-baldintzak hautemateko aukera ematen digutenak.
 
Eta, gure artxiboan beti saiatzen garen bezala, deskripzio guzti hauek euskaraz eta gaztelaniaz.
 
1934ko Eibarreko hautesle-erroldaren orrialde bat
 
 


 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 18:18etan
E-posta Inprimatu