Notario-funtsetatik datozen dokumentuei buruzko 13.637 erregistro deskribatzaile berri ditu Gipuzkoako Artxiboen Atariak. Oraingoan, kostaldeko herrien protokoloen aurkibideen hustuketa masiboa izan dugu abiapuntutzat.
COVID-19ren harira Artxiboko langile batzuk telelanaren modalitatean egindako lanaren emaitza da. Artxiboa egoera berri horretara egokitu da, protokolo-indizeen aldez aurreko digitalizaziotik abiatuta. Telelanaren bidez, 13.637 erregistro mekanizatu dira eta protokoloen aurkibideen hitzez hitzeko edukiak jaso dira. Hauek dira hustutako udalerriak:
1)
Deba (1836-1852): 1.225 erregistro
2)
Donostia(1832-1843), 2.033 erregistro
4)
Mutriku (1842-1846), 413 erregistro
5)
Oñati (1737-1753), 2.230 erregistro
6)
Pasaia (1763-1847), 3.823 erregistro
XVIII –XIX.mendeetako eguneroko bizitza aztertzeko ezinbestekoa da iturri hauetara jotzea.