Selma Huxley: ikertzaile baten ibilbidea

Historiagile honen omenez antolatutako jardunaldien barnean, bere bizitzari buruzko ibilbidea sortu dugu. Bertan, irudien gainean klikatuz gero, ikerketara emaniko bizitza hori azaltzen duten tour birtualak, bideoak eta artikuluak kontsultatu ditzakezu. Material guzti horiek hiru bloketan antolatzen dira:

1. Historiako hutsune baten aurkikuntza: edozein ikerketa historikoren abiapuntua Historian hutsune bat aurkitzea da, hots, zer ikertu daiteke oraindik argitu ez dena? Puntu honetan, Selma Huxleyk ikertu nahi zuen gaia definitu zuen: Kanada eta euskaldunen arteko harremana XVI.mendean. Garai historiko hori aztertzeko helburuarekin Oñatira iritsi zen 70.hamarkadan, bidai luze baten ostean. Hemen bere ikerketarako interesgarriak izan zitezkeen agiriak kontserbatzen zituen artxibo batekin topo egin zuen, baina horiek aurkitzeak ordu asko eskatzen zituen, funtsen deskribapena eta antolaketa eskasa zirelako. Artxiboaren egoera zein zen jakiteko, lehenengo blokeko tour birtuala eta bideoa kontsultatu ditzakezu.

2. Errealitate historikoa ikertzen: Selma Huxleyk artxibo honetan eginiko ikerketa lana azaltzeko antolatutako erakusketaren tour birtuala da.

3. Bere ikerketa lanaren oihartzuna: Selma Huxleyk XVI.mendean Terranova eta euskaldunen arteko harremana deskribitu zuen. Honek bai Kanadan bai hemen oihartzun handia eduki zuen. Berak eginiko ikerketa lanei esker, artxiboak garrantzia handia eskuratu zuen ondare dokumentalaren munduan eta honek erakundean hainbat aldaketa eragin zituen (ikus ezazu "Artxiboa gaur egun" izeneko tour birtuala). Horrez gain, Selma Huxleyren ikerketa lanak aitortza zabala jaso zuen hainbat sariren bidez eta hori gutxi balitz, bere ekarpenak proiektu berrien sorrera ere inspiratu zuen Gipuzkoan eta Kanadan (Albaola, Ternua, etab.). Bere ikerketaren oihartzunari buruz gehiago jakiteko, hirugarren blokeko tour birtuala eta bi artikuluak kontsultatu ditzakezu.

TOUR BIRTUALAK CHROME EDO MOZZILA NABIGATZAILEETAN IREKI ITZAZU!

 

1. HISTORIAKO HUTSUNE BATEN AURKIKUNTZA

 

2. ERREALITATE HISTORIKOA IKERTZEN

3. BERE IKERKETA LANAREN OIHARTZUNA

 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko abendua(r)en 23-(e)an 11:09etan
Inprimatu