XVI.mendean Terranova eta euskaldunen arteko harremana aditzera emateak hainbat proiekturen sorrera inspiratu zuen, bai Gipuzkoan baita Kanadan ere:
![]() |
1. SELMA HUXLEY BARKHAM IKERKETA BEKA Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak ikertzeko ematen den beka. |
![]() |
2. ALBAOLA- ITSAS KULTUR FAKTORIA Ontzigintza historikoa lantzen duen gune honetan San Juan baleontzia berreraikitzen ari dira, Kanadako Gobernuaren laguntza zientifikoarekin. San Juan naoa Red Bay-n (Kanadan) hondoratu zen 1565.urtean eta Selma Huxleyk emandako datuei esker (artxiboko agiriak ikertu ostean), Parcs Canada izeneko arkeologia lantaldeak baleontziaren arrastoak aurkitu zituen 1978an. |
![]() |
3. RED BAY- GIZATERIAREN ONDAREA 2013.urtean Red Bay (Kanada) Gizateriaren Ondarea izendatua izan zen UNESCOrengatik. Aurretik, Kanadako Gobernuak toki historiko nazional gisa sailkatu zuen. Gaur egun, baleazale euskaldunen historiaren aztarna historikoak bisitatu daitezke bertan. |
![]() |
1994.urtean "Ternua" mendiko arropa eta materialaren marka sortu zen. Bere izena Terrranovara (Ternuara) zihoazen euskal baleazaleen historian inspiratua izan zen. |