Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Dokumentu-ondarea zabaltzeko elkarlanean: Arrazola - Umerez eskuizkribuen digitalizazioa

Oñatiko Udalak eta herriko kultur elkarte batzuek  (Artixa, Gure Bazterrak...) bultzatuta, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak euskaraz idatzitako bi eskuizkribu digitalizatu ditu. Arrazola - Umerez  izenez ezagututako eskuizkribuak Oñatiko bilduma pribatu batean kontserbatzen dituzte. Gai erlijioso-moralak tratatzen dituzten bi eskuizkribu hauek bereziki interesgarriak dira Oñatiko eta Debagoieneko euskararen ezagutzarako. Jerardo Elortzak eginiko ikerketei esker aspalditik ezagutzen baziren ere, gaur egunera arte ez da aukerarik izan eskuizkribu horiek era errazean kontsultatzeko.

Egun batzuetan, apirilaren 9ra arte, interesa duen edonork ikusi izango du nolakoak diren eskuizkribu horiek, artxiboan egongo baitira ikusgai egun horietan. Gainera, euskaraz idatzitako beste dokumentu batzuk ere ikusi ahal izango dira, horien artean, gure artxiboan aurkitu berri den XVI. mendearen hasierako poema.
 

Digitalizatutako obrak hauexek dira:

1. Osaba baten instruccinuac bere Illoba Ezcondu eta Necazari batentzat bere eta bere Familiaren gobiernu oneraco Jaungoicoaren Legue santubagaz conforme (Oñati, 1805)

2. Errectore Jaun baten instruccinuac ezconduric vizi dan bere Adisquide Necazari batentzat bere eta bere Familiaren gobiernu oneraco Jaungoicoaren Legue santu-bagaz conforme (Oñati, XIX. mende hasiera)

Hemendik aurrera interesa duen edonork kontsulta ditzake lanak Oñatiko Udal Artxiboaren webgunean.

Obra bien egilea Manuel Umerez Goribargoitia da.

'Osaba baten instruccinuac,...' eskuizkribuak 220 orriko luzera du (440 orrialde) eta 'Errectore Jaun baten instruccinuac...', berriz, 239 orrikoa (478 orrialde).

Eskuizkribu horien ezaugarriak gertuagotik ezagutzeko Oxel Uribe-Etxeberria ikerlariak berritan argitaratutako artikulua irakur dezakezu. Artikulu hori Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitaratuta dago.

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2021(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 10:29etan
E-posta Inprimatu