Etorri artxibora!

Artxiboen Nazioarteko Astea ospatu nahi dugu gure erabiltzaileekin elkartuz.

Hori dela eta, ekainaren 11an bisita gidatua egingo dugu artxiboan. Bisita honetan artxiboaren instalazioak ezagutuko dituzu, agiriak gordetzeko depositoak, digitalizazio prozesua, etab.

Etorri artxibora! Etorri Oñatira!

Dagoeneko gure zerbitzuak ezagutzen dituzu, orain nola lan egiten dugun erakutsi nahi dizugu.
 
Artxiboaren bisita gidatua ekainaren 11an (ostirala) egingo da, bi saiotan: lehena, goizeko 10etan eta bigarrena, 12etan.
 
Interesatuta bazaude, erreserbatu zure lekua telefonoz (943 41 50 60) edo posta elektronikoz ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ).
 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 07:40etan
Inprimatu