"Selma Huxley: ikuspegia eta kemena" erakusketa apirilaren 13tik 29ra

Apirilaren 13an gure artxiboko ikerketa gelari “Selma Huxley Ikerketa-gela” izena jarriko diogu, ikerlari horren garrantzia nabarmentzeko. Egun horretan egingo den ekitaldiarekin batera Selma Huxleyren omenez eginiko erakusketa irekiko dugu. Bertan, ikerlari honen ekarpenak ezagutzen ahalko dituzue.

Etorri ikustera!

 

Erakusketari buruz ondorengo materialak prestatu ditugu: 

1. Erakusketaren aurkezpena

2. Erakusketako agiriak

3. Selma Huxley-ren ikerketa lanaren oihartzuna

4. Erakusketaren argazkiak

 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2022(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 12:46etan
Inprimatu