Posible da zuetako askok Donejakue Bidearen bizi-esperientziari buruzko berri izatea; halaber, litekeena da zuetako askok bidea egin izana eta hari lotutako pasadizoak gogoratzea. Zailagoa dirudi, ordea, duela 500 urte jazotako bitxikeria edo istorioen berri izatea. Gure artxiboan horietako batzuen berri badugu, ondorengo dokumentuan islatzen dena, adibidez. Berari esker, ikusiko dugu gaur egungo aterpe sareak behinolako hiribilduetan ziren ospitaleetan duela oinarria; alegia,gaurkoen aurrekari direla lo egiteko lekurik ez zuen jendeari ostatu emateko lekuak, Antzinako Erregimenean oso ohikoak zirenak.
1536.03.21. Hondarribia.
Hondarribiko alkatearen ikerketa hiribilduko ospital-zaintzaileei, erromes frantziar batek ustez egindako sodomia delitua dela eta.
AHPG-GPAH 3/0306:9r-10v
Dokumentuaren transkripzioa irakurtzeko, lerro hasieran kurtsorea sakatu besterik ez duzu egin behar. Dokumentuaren zati bat besterik ez da transkribatu, ulergarria izateko oinarrizkoa dena bakarrik.
Nahiz eta garaiko testuetan azaldu ez, ortografia-markak, letra larriak,… jarri dira irakurketa errazteko asmoz. Halaber, laburdurak edo interpretazioa zaila izan dezaketen hitzak garatu egin dira. Barrek lerroaren amaiera adierazten dute. Eten-puntuek, aldiz, transkripzioan salto bat dagoela adierazten dute.