Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Juan Ibañez Hernaniren kontu-liburua (1495-1503)


Iago Irijoa sarrera artikulu bat argitaratzekotan da Oñatiko Juan Ibañez Hernaniko merkatariaren kontu-liburuari buruz. Artikulua, Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultadean, 2011ko irailaren 26 eta 27an ospatu zen "Mercaderes y Hombres de negocio en la Edad Media de la Corona de Castilla" kongresuan emandako ponentziaren emaitza da eta "Fuentes inéditas para el estudio de mercaderes guipuzcoanos a fines de la Edad Media: una aproximación al libro de registros Juan Ibáñez de Hernani (1495-1503)" du izenburu.

Kontu-liburua artxibo honetan zaintzen dugu eta hemen kontsulta daiteke: (AHPG-GPAH 9/60,5)  digitalizatuta eta kontsultagarri . Kontu-liburua oso ale berezia da, bere antzinatasunagatik (1495-1503) eta den dokumentu motagatik, ez baita maiz topatzen artxiboetan  halako dokumenturik. Liburuan merkatariak bere negozioetan eginiko tratuen berri jasotzen ditu banan-banako idazpenetan. Eta idazpen horien ondoan ordainketa datak edota tratuen bukaera adierazten ditu, notak gehituz edo idazpenak tatxatuz.

Juan Ibañez Hernaniren kontu-liburuak behe erdi-aroko euskal merkatarien garrantzia eta indarra erakusten digu, hala tratuen bolumenagatik nola erakusten duen harreman sareagatik, kasu honetan  bereziki Sevillan eta Lisboan.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 08:50etan
E-posta Inprimatu