Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Berriak

Ternuan idatzitako dokumentuak

 

Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko batzuk Gipuzkoan kontserbatzen dugu !!!
 
Michael Barkham-en lanak (Eskerrik asko Michael!) Hondarribiko arrantzale batek gaur egungo Kanadan emandako testamentuaren garrantzia azpimarratu du. Aurkikuntza honek Ternuan emandako dokumentuen zerrenda aurkezteko aukera ematen digu. Dokumentu hauek XVI eta XVII. mendean idatzita daude.
 
Kasu guztietan dokumentuak marinelek idazten dute Ternuan dauden bitartean, arrantzatik bueltan etortzen direnean protokoloan sartzen dute dokumentuak lege balioa izan dezaten eta horrexegatik ailegatu zaizkigu  gaur egundaino. 
 
---------------------------
AHPG-GPAH 3/3359:54r-59v
1563-05-15, ‘Placencia’; ‘Fuenterrabia’                                      Ikus dokumentua
Hondarribiko Domingo Luzaren testamentuaren gaineko informazioa Maria Martin Aginaga bere alargunak sustatua. Luza Ternuan hil zen.
6 o.
 
Edukiera edo garrantzia: Testamentu jatorrizkoa  da eta Donostiako eskribau den Juan Blancaflorren aurrean pasatua. Blancaflor Ternuara joan zen expedizioarekin. Dokumentu  hau Kanadan egindako zaharrenetariko bat da.
 
 
‘… y de los testigos de yuso escritos, que fue fecho en el puerto de Plazençia que es en las / partidas de Terranoba a quinze dias del mes de mayo de mill e quinientos y / sesenta y tres años seyendo presentes por testigos maestre Miguel de Aguirre…’

Domingo Luzaren testamentuko pasartea, 1563 (AHPG-GPAH 3/3354:54v)

---------------------------
 
AHPG-GPAH 3/0335:F10r-12v                                                      Ikus dokumentua
1572-09-07/1574-02-15, ‘Fuenterrabia’, ‘Bahia de Chateo’
Sabat de Landak emandako betekizuna Joanes Landergorrietari Joanes Lezok utzitako zor bat kitatzeko.
3 o.
 
Edukiera edo garrantzia: Barnean Kanadan emandako jatorrizko agiria. Zorra 20 dukatekoa da  4 txalupa erosteagatik. Zorra Ternuako Chateo badian sortu zen.
 
---------------------------
 
AHPG-GPAH 3/1803:38r-40v                                                        Ikus dokumentua
1577-06-02, ‘Butus’; ‘Orio’
Orioko Juan Martinez Larrumek emandako testamentua protokoloan sartzeko autoak. Testamentua Ternuako 'Butus'ean emandakoa da.
3 h.
 
 
 1595eko notario-eskritura baten ondoan dagoen itsasontzi baten marrazkia (AHPG-GPAH 3/0403:87v)
---------------------------
 
AHPG-GPAH 3/1808:42r-49v                                                        Ikus dokumentua
1584-12-24/1585-05-07. ‘Breton’; ‘Orio’
Joanes de Etxanizek Ternuako Breton-eko badian emandako testamentua protokoloan sartzeko autoak. Etxaniz Orioko auzotarra zen.
8 h.
 
Argitalpenak: Dokumentua transkribituta dago, ikus Huxley, Selma. 'Los Vascos y las pesquerías transatlánticas, 1517-1713', Itsasoa 3 - Los vascos en el marco Atántico Norte.  Etor, Donostia, 1992. 116-117 o.
 
 
‘M(aes)e J(ua)n de Arriaga, çirujano, v(ecin)o de la v(ill)a de Çarauz, como mejor lugar aya / de d(e)r(ech)o presento ante V.M. este testamento y ultima vo-/luntad original de J(oa)n(e)s de Echaniz v(ecin)o que fue de esta v(ill)a de Orio de-/funto en Gran Baya, en el puerto de Breton de la probincia/ de Terranoba, en la nao de Martin de Hernando, capitan Nicolas de…’
 
Joanes Etxanizen testamentua protokoloan sartzeko eginiko auto baten pasartea, 1585 (AHPG-GPAH 3/1808:42r)
---------------------------
 
 
AHPG-GPAH 1/2623:B74r-81v
1630-07-06/ 1630-10-09, ‘en este puerto de Los Hornos’;  ‘Motrico’
Testamentu eta ondasun inbentarioaren protokolizazioa, Ternuan marinel ari zen Zubietako Domingo Petriartzarena.
8 h.
 
Edukiera edo garrantzia: Luis Aizpuruk eginiko eskaera bere emaztea den Katalina Petriartzak Domingo Petriartzaren oinordetza jaso dezan. Domingo Ternuan hil zen.
Domingok, kapitainaren bitartez, memorial bat uzten du non jasotzen den bere nahia. Memoriala Ternuako 'Los Hornos'eko portuan ematen du. 1630 urteko uztailaren 6ean, Los Hornosen sinatutako testamentua erantsi da. Baita marinelaren kutxan dauden objektuen inbentarioa. 
 
Argitalpenak: Dokumentua transkribituta dago, ikus Huxley, Selma. 'Los Vascos y las pesquerías transatlánticas, 1517-1713', Itsasoa 3 - Los vascos en el marco Atántico Norte.  Etor, Donostia, 1992. 185-186 o.
---------------------------
 
 
AHPG-GPAH 1/2623:D118r-122v                                                 Ikus dokumentua
1632-09-18, ‘en el canal de la Gran Baya’;  ‘Motrico’               
Autoak, Maria San Juan Garrok bultzatutakoak, Ternuan hil zen bere senarrak emandako testamentuko memoriala onartua izan zedin.
5 h.
 
Edukiera edo garrantzia: Barnean itsasontziko kapitainan idatzitako memoriala '...en el paraje de la ysla de San Jorge que es en el canal de Gran Baya...'.
 
Argitalpenak: Dokumentua transkribituta dago, ikus Huxley, Selma. 'Los Vascos y las pesquerías transatlánticas, 1517-1713', Itsasoa 3 - Los vascos en el marco Atántico Norte.  Etor, Donostia, 1992. 184 o. 
 
Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2015(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 22:45etan
E-posta Inprimatu