Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Berriak

Gipuzkoako paisaia dokumentuen bitartez

 

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak  'Gipuzkoa, paisaiaren geruzak dokumentuen bitartez' erakusketa birtuala bultzatzen du Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin batera.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatzen ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin era koordinatu batean, lurraldeko kultur eragile askoren inplikazioarekin.

Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako hautatu duen gaia Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat izan da, eta gure baterako proiektuan Paisaia bizi. Gure paisaia kulturaren eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez; izan ere, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat da, eta aukera ematen digu, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikoek (Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa) proiektu honetan parte hartzen dute, erakusketa birtual bat aurkeztuz. Erakusketa honen izenburua Gipuzkoa, paisaiaren geruzak dokumentuen bitartez da.

Erakusketa honen helburua da Gipuzkoako paisaiaren bilakaera azaltzea, gure artxibo, liburutegi eta museoek duten informazioa oinarritzat hartuta.

Lurralde honetan bizi izan ziren gizarteen bilakaeraren paisaia eredugarrien hautaketa bat azaltzen dugu, dokumentatutako geruza desberdinak eta oraindik ere gure paisaietan dirauten hainbat elementu esanguratsu  agerian jarriz.

1777. Elgetako Altube baserriko planoa. AHPG-GPAH 1/1926,A:296r

Erakusketa birtual horren bidez herritarrak gonbidatu nahi ditugu nabigatzera orrialde horietatik eta gure artxiboetan gordetzen diren agiri horiek ezagutzen hastea, funtsezkoak izango baitira kontakizun historikoa eraikitzeko.

Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoek zuzendu eta koordinatu dute; erakusketa birtualeko edukiak, berriz, Miguel de Aramburu - Gipuzkoako Historialarien Elkarteari enkargatu dizkiogu eta horien komisarioak Carlos Rilova eta Ana Galdos izan dira. Web orria Dimension enpresak egin du, eskuragarri dago eta mota guztietako gailuekin sartzeko prestatuta dago.

 

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 12:12etan
E-posta Inprimatu