Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Unibertsitateko etorbidea, 8. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 78 12 05 – + 34 943 78 34 13 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 02 33 30 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Bergarako eta Zestoako agiriak hurbilago: Artxibo-agirien gaineko informazio dohaintzak.

 


Patxi Larrañaga Guridi e Iñaki Azkune Mendia ikerlariek urteetan zehar jasotako agirien gaineko informazioaren dohaintza egin diote artxiboari, eta, horren bitartez, Gipuzkoako historiaren gainean dauden interesatu guztiei;  oro har, herritar guztiei.

Patxi Larrañagaren lanak, Bergarako historiaren gainean zentratua, eta Iñaki Azkunerenak, Zestoako XVI. mendeko lehen erdialdean zentratutakoa, parada ematen digute gure gertuko historia ezagutzeaz gain, tokian-tokikoak ez diren beste errealitate historiko batzuk ezagutzeko  ere. Horren adierazle da, besteak beste, Iñaki Azkunek identifikatutako Sebastian Elkanoren (Juan Sebastianen anaia) ahalorde eskritura, jarraian ikusten duzuena.

Iñaki Azkuneren kasuan agirien deskripzioaz gain agirien transkripzioak ere dohaintzan utzi dizkigu, 8.200 orri baino gehiago!.

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ondasun dokumentalaren kontserbazio, antolakuntza eta atzipen egokiak bermatzen badituzte ere, dokumentazio bolumen handia dela eta (4.000.000 ¿? eskritura), notario-eskriturak banan-banan identifikatzea ez dute posible izan. Horrexegatik eskertzen dugu bereziki dohaintza hau. Eskerrik asko Patxi eta Iñaki!!


1517.04.25
Altzolarats jauregiko Domingo Arronak Getariako Sebastian Elkanori (Joan Sebastian ospetsuaren anaia zaharrenari) Siziliako Messinan zituen burdinak ahalik eta prezio onenean saltzeko emandako ahalorde-agiria.

AHPG-GPAH 2/1606,A:15r-15v


'Sepan quantos esta publica escriptura de poder bieren como yo Domingo de Arrona, vezino que soy de la/1 villa de Çestona, otorgo e conozco por esta presente carta que otorgo e do mi poder cunplido/2 e bastante segund que yo mismo lo he e tengo e segund que mejor e mas cunplidamente lo puedo (e)/3 debo dar e otorgar de derecho a vos, Sabastian de Elcano, vezino de la villa de Guetaria que presente/4 estays, para que por mi e en mi nonbre podays demandar e rrecabdar e rreçibyr el fierro que en mi/4 nonbre e para mi esta en la çibdad de Meçina en poder de los herederos de miçer Angelo e Vernaldo Faraon/5 consynados por Joan Antonio Rico, biçeconsul de los españoles en Meçina, la qual dicha azienda (de)/6 fierro fue consynado por virtud del testamento de Joan Martines de Bildayn, vezino de Guetaria, mi fator/7 ya defunto, suegro que fue de vos el dicho Sabastian de Elcano,..'

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 09:17etan
E-posta Inprimatu