Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Unibertsitateko etorbidea, 8. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 78 12 05 – + 34 943 78 34 13 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Deskribapen baliabideak > Informazio orokorra > Fondo notarialen katalogoak

Fondo notarialen katalogoak

 

Oharra: Katalogo hauek kontsultagarri daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Atarian.

Eskritura bakoitzaren katalogoa (7.898 eskritura)

Azken urteotan hainbat notario-eskritura deskribatzen joan dira, era aleatorioan, momentu jakin batean lan hori egitea garrantzizkoa zela kontsideratzen baitzen. Lan honen baitan hainbat arrazoi zeuden: ezohikoak diren eskriturak izatea, garrantzia historikoa duten pertsonaien parte hartzea jasotzea edota atzerriarekin (Kanada, Italia, Amerika) lotuta egotea, besteak beste. Oso katalogo heterogeneoa da datei dagokienez, jatorriari dagokionez, eta abar.

Zumarragako eskribautzen protokoloen deskribapena (6.141 eskritura)

Zumarragako udalak, haren Udal Artxiboarenbitartez, Zumarragarekin lotura dituzten eskrituren deskribapena bultzatu du azken urte hauetan. Zumarraga eta Areriako Alkatzetza Nagusiko eskribautzetako hainbat protokolo hustu dira lan horretan, deskripzio horiek, bi artxiboen arteko akordio bat tarteko, kontsultagarri daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Atarian.

XIX. mendeko Amerikarako emigrazioari buruzko eskrituren katalogoa (lagin bidez) (ca. 1.700 eskritura)

1984ean Maria Pilar Pildain Salazarek Ameriketara izandako emigrazioaren gaineko ikerketak ‘Ir a América’ liburuan gauzatu zuen. Liburuan 1.700 notario-eskritura deskribapen inguru jasotzen dira, XIX. mendeko emigrazioarekin lotutakoak.

Kontutan izan behar da, baino, eskritura horiek iceberg baten tontorra besterik ez direla, emigrazioaren gaineko askoz informazio gehiago kontserbatzen dugula artxiboetan, eskritura kopuru hori lagin bi besterik ez baitira. Bata 1840 eta 1842ren arteko eskrituren lagina, bestea 1852 eta 1870. urteen artekoa, baina 40 liburuki bakarrik aztertuta (garai horretarako 1.000 liburuki baino gehiago kontserbatzen dugularik).

Oñatiko 1805-1870 biarteko protokoloetako testamentu eta ezkontza hitzarmenen katalogoa (2.430 eskritura)

1970eko hamarkadan, 1805 eta 1870 bitartean Oñatiko notarioen aurrean pasa ziren testamentu eta ezkontza hitzarmen eskrituren deskribapen lana burutu zen. Orain, katalogo hau informatizatu egin da eta ikertzaile aretoan eskuragarri dago.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2017(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 12:16etan
E-posta Inprimatu