Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Estekak

Loturak

 

Gure web Gipuzkoa Kulturaren parte da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunea.

Gipuzkoako Lurralde Historikoarekin lotutako dokumentuak gordetzen dituzten artxibo edo liburutegi nagusietarako loturak.
 
 Gipuzkoako Artxibo Orokorra
Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) Gipuzkoako Lurralde Historikoko gobernu erakundeen artxibo historikoa da, alegia, Foru Aldundiarena eta Batzar Nagusiena.
 
 
Donostiako Elizbarrutiko Artxiboa
Gipuzkoako Elizaren memoria historikoa gordetzen du eta bereziki, parrokia-artxiboak gordetzen ditu. Parrokietako erregistro sakramentaletan eta bataio, ezkontza eta hileta-agirietan gordetzen den informazioa bilatzeko tresna du. Alegia, Gipuzkoan genealogia ikerketa bat burutzeko ezinbestekoa den informazioa bilatzeko tresna da.
 
 
Gipuzkoako Artxibo Probintziala
Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoa antolaketa fasean ari da oraindik; bertara Gipuzkoako Estatuko Administrazioak sorturiko dokumentuak eramango dira. Momentu honetan, Gobernuko Ordezkariordetzaren, Estatuko Ogasun Ordezkaritzaren edota Donostiako Tabako Fabrikaren funtsak gordetzen ditu.
 
 
Euskadiko Artxibo Historikoa
"Badator / Dokuklik" izeneko datu basea du bereziki interesgarria. Hainbat artxibotan dauden dokumentuen kokapena ikusteko baliagarria da, tartean Gipuzkoako Lurralde Historikoari dagozkionak. Dokuklik-en bidez Gipuzkoako udal artxiboetako, artxibo pribatuetako zein bestelako funtsak kontsulta daitezke.
 

Sancho el Sabio fundazioa

Bereziki interesgarria haren dokumentu bilatzailea non Gipuzkoarekin harremana dituzten artxibo pribatuetako funts asko diren.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoa Bizkaiko Lurralde Historikoko gobernu erakundeen artxibo historikoa da. Haren dokumentu bilatzailea Gipuzkoako historiarekin lotura duten dokumentu askoren iturri da.

 

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia Arabako Lurralde Historikoko gobernu erakundeen artxibo historikoa da. Haren dokumentu bilatzailea Gipuzkoako historiarekin lotura duten dokumentu askoren iturri da.

 

Euskadiko Erregistro zibilak
Web baliabide honen bitartez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bake epaitegien eta erregistro zibilen artxiboei zuzendutako eskaerak egin daitezke.
 
 
Koldo Mitxelena Liburutegia
Gipuzkoako liburutegi nagusiaren katalogorako atzipena
 
Nafarroako Errege-artxiboa eta orokorra

Archives Departamentales Pyrenees Atlantiques Pau / Baiona

 
AER – Archivos estatales en red
Estatuko artxiboetan kontserbatzen diren dokumentuen datu base deskriptiboei zein horien digitalizatutako irudi-bankuen atzipena. Baliabide honek Gipuzkoari zein bertako biztanleei buruzko informazioa aurkitzeko aukera ere ematen du.
 
 
Valladolideko Errege Txantzileriako Artxiboa
Espainian dagoen Antzinako Erregimeneko artxibo judizialik garrantzitsuena da. Auzialdi horrek sortutako dokumentazioa gordetzen du, Behe Erdi Arotik XVIII. mendera artekoa. Horietako milaka prozesu Gipuzkoari eta gipuzkoarrei buruzkoak dira.
 
 
Simancas-eko Artxibo Orokorra
Simancaseko Artxibo Orokorrak monarkia hispanikoaren gobernu-organoek sortutako dokumentazio gehiena gordetzen du, Errege Katolikoetatik (1475) hasi eta Erregimen Liberala arte (1834). Gipuzkoari, Probintziari, hiribilduei eta bere biztanleei buruzko ikerkuntza historikoak ezinbesteko informazio iturria du artxibo hau.
 
 
Artxibo Historiko Nazionala – Madril
 
 
Indietako Artxibo Orokorra
Indietako Artxibo Orokorrak, Espainiako Administrazioak itsasoz bestalde zituen lurraldeak gobernatu eta administratzeko sortu zituen instituzioek eratutako funtsak gordetzen ditu. Gure artxiboan Ameriketan zein Filipinetan euskaldunek izan zuten presentziaren adibide ugari jasotzen duen dokumentazioa gordetzen da: testamentuak, ezkontza-hitzarmenak, Ameriketan bizi diren pertsonekin izandako harremanei buruzko dokumentazioa, eta abar.
 
 
Administrazioaren Artxibo Orokorra
 
Espainiako Artxibo Militarrak

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2016(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 13:19etan
E-posta Inprimatu