Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > FAQ

FAQ


FAQ, maiz egiten diren galderak
 
1. Non dago Artxiboa?
Artxiboa Oñatin (Gipuzkoa) kokatua dago, Sancti Spiritus Unibertsitatea izan zenaren egoitzan. Bisita birtuala.

2. Zein ordutegi du?
Astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 8:15-14:15
Asteartean: 8:15-14:30, 16:00-19:00
Udan (ekainetik azarora): 8:15-14:00
 
3. Nolabaiteko baldintzarik bete behar al da Artxibora sartu ahal izateko?
Ez. Artxiboa herritar guztientzat zabalik dago, norberaren NArekin identifikatzea besterik ez da behar.
 
4. Dokumentuak libreki kontsultatzerik al dut?
Bai, kontsulta gelan kontserbatzen dugun edozein dokumentu irakurri dezakezu.
Salbuespen bakar bat dago: manipulatzean kalteren bat jaso dezaketen eta, ondorioz, informazioa galdu dezaketen agiriak.
 
5. Zenbat ordaindu behar da?
Ezer ez, dokumentu-kontsulta dohakoa da. Bestalde, kopietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako tasak kobratzen dira.
 
6. Dokumentuen kopiak egin daitezke?
Bai, dokumentuen kopiak egiteko aukera dago. Zerbitzuen atala ikusi.
 
7. Zer aurki dezaket Artxiboan?
Hiru funts multzo: XVI. eta XX. mende arteko Gipuzkoako notario-agiriak, hipoteka kontularitzaren funtsak eta Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko artxibo eta liburutegiko funtsak.
 
8. Nola bilatu artxiboko dokumentuak?
Ikertzea helburu duten kontsultak errazte arren, Artxiboak hainbat tresna (gidak, inbentarioak, katalogoak eta - orokorrean - datu baseak) eskaintzen ditu, horien bidez, bakoitzari interesatzen zaion informazioa lortzea errazagoa baita; artxiboko langileek, horien ahalik eta erabilera eraginkorrena izan dezazun lagunduko dizute.
Hau guztia azaltzen duen “Dokumentuak nola aurkitu?” izeneko atal bat duzu ikusgai.
 
9. Eskatu al dezaket dokumenturik maileguan?
Ez. Artxiboek dokumentu originalak gordetzen dituzte, bakarrak eta aldaezinak, bereziki babestuak eta kasu gehienetan, eskubide eta betebeharren berma eta proba direnak.
 
10. Nahiz eta bilatzen ari naizen informazioa nola lortu jakin ez, ba al dut Artxiboko langileei laguntza eskatzerik?
Jakina. Edozein kasutan ere, bilaketa horretan emaitza ona izatea bermatzeko gutxieneko datu batzuk beharrezkoak izango dira (dokumentu mota, gutxi gorabeherako datak, interesatuen izenak...)
 
11. Artxiboan ikertu nahiko nuke. Nire ordenagailu eramangarria eraman al dezaket?
Bai. Hala eta guztiz ere, Artxiboan bertan, konexioa duten ordenagailuak ere badira.
 
12. Nire kamera digitala eraman al dezaket erreprodukziorik lortzeko?
Bai, zure argazkiak egin ditzakezu baina kontutan izan argitaratzekotan artxiboaren baimena beharko duzula.

Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2012(e)ko abuztua(r)en 19-(e)an 07:33etan
E-posta Inprimatu