Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Unibertsitateko etorbidea, 8. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 78 12 05 – + 34 943 78 34 13 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Funtsak > Funtsak > Merkataritza eta enpresa funtsak

Merkataritza eta enpresa funtsak

 

Donostiako Tabakoen fabrika 1883-2003 1628 kaxa; 984 liburu; 382 ml; 1.022 plano; 3 marrazki


Donostiako Tabakoen Fabrika (1883-2003)

Donostiako lehenbiziko tabako fabrika Garibai kalean izan zen, eta 1878ko maiatzaren 27ko Errege Aginduaz sortu zen, 1876an Foruak kendu zituztenean. Bertako instalazioen mugak kontuan hartuz, 1888an eraikin berria egiten hasi ziren, gaur egun Tabakalera izenez ezagutzen dena eta 1918an inauguratu zena.

1887az geroztik, Compañía Arrendataria del Monopolio de Tabacos de España enpresak ustiatu zuen tabakoaren negozioa bertan, 1945ean Tabacalera, S.A..-k ordeztu zuen arte.,

Enpresako langile gehienak emakumezkoak ziren, eta lantegi desberdinetan banatuta aritzen ziren eskulanetan. Era kolokialean, «devenadorak, «zigarrerak» eta «pitillerak» esaten zitzaien batzuei eta bestei. Enpresak tabakoa ekoizteko oso makina aurreratuak zituen, baina enpresaren input nagusia emakume langile haien eskulana zen.

1985ean kapitalaren zati bat pribatizatu zen, baina nagusiki estatuarena izaten segitu zuen. 1998an behin betiko pribatizatu zen. Azkenik, 1999an Tabacalera, S.A. eta Seita Francesa enpresak bateratu eta Altadis Talea sortu zen. 2001-2002 urteetan enpresa itxi egin zen, estatuarenak ziren beste hainbat bezala.

Artxiboan gorde den dokumentazioa enpresa kudeaketaren lekuko zuzena da. Nagusiki, administrazio ekonomikoaren, ekoizpenaren, banaketaren, salmentaren eta pertsonal gestioaren dokumentazioa da gorde dena. Gainera, Atotxa ondoko eraikinaren jatorrizko proiektuak eta planoak daude.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko abuztua(r)en 03-(e)an 11:53etan
E-posta Inprimatu