Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Unibertsitateko etorbidea, 8. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 78 12 05 – + 34 943 78 34 13 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Funtsak > Funtsak > Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzak (1765-1862)

Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzak (1765-1862)

 

Kontsultatu Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak

 

Zeintzuk eta nolakoak dira Hipoteka kontularitzen funtsak?


Hipoteka Kontularitzak, gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak dira. Gipuzkoan, Hipoteka kontularitzek 1768 eta 1862 bitartean funtzionatu zuten. Bertan, hainbat ekintza juridiko jasotzen ziren (salerosketak, jaraunspenak,…), non mailegu baten berme moduan ondasun higiezinak (etxeak, baserriak, lursailak…) jartzen ziren. Erregistroaren helburua, erosleen eskuetara pasatzen ziren ondasun higiezin horien egoera jakitea zen, alegia, hauek zein karga edo hipotekari egin behar zioten aurre jakitea. XVIII eta XIX. mendeko Gipuzkoan ondasunak hipotekatzea horren ohikoa zenez, Gipuzkoako historiarako funts hauek duten garrantzia begi-bistakoa da, bai baserri eta etxeen nondik norakoak jakiteko, bai eta ekonomia zein gizarteari dagozkion hainbat arlo ikertzeko ere.

Hemen Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen mapa kontsulta dezakezu.

Hipoteka erregistroa, beste hainbat erregistroren antzera, forma zehatz batekin sortu ziren, erregistro-liburuetan, Carlos III.ak 1765. urtean emandako Baiespen Pragmatika jarraituz. Liburu horietan, ondasun higiezinei eragiten zieten negozio juridikoen berri ematen zen. 

1. Hasieran, 1768an sortu zirenetik 1844 urtera arte, Gipuzkoako udal bakoitzeko kontularitza erregistro bat egoten zen. Ondorioz, garai honetan udal-kontularitza liburuak izango ditugu, udalerri bakoitzak sortzen zituenak.

2. 1845etik eta kontularitza desagertu arte (1862), erregistroa egitearen ardura lehen auzialdiko epaitegiek zuten. Gipuzkoako kasuan lau ziren: Azpeitia, Bergara, Donostia eta Tolosa. Ondorioz, erregistro liburuak barrutiko erregistro liburu izatera pasa ziren, nahiz eta, batzuetan, barruti judizialek udalerri jakin bateko erregistroak jaso. Garai honetan ere, hipoteka kontularitzen aurkibideak sortuko dira. Tresna hauek informazioa bilatzeko ezinbestekoak dira, herrien eta alfabetikoki antolatutako aurkibideak baitira eta, ondorioz, informazioaren bilaketa asko errazten dute.

Bigarren garai horretan udal liburuak barruti judizialetara pasa ziren eta, horregatik, gaur egungo sailkapenak jatorri hau errespetatzen du. Web honetan bertan kontsultatu dezakezu artxiboan gordetzen ditugun Hipoteka Kontularitzaren erregistro liburuen zerrenda osoa, osotasunean deskribatuak eta digitalizatuak baitaude.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2012(e)ko abuztua(r)en 21-(e)an 10:13etan
E-posta Inprimatu