Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Ikerketa > Información general > Gipuzkoako familia baten historiaren ikerketa - Genealogia

Gipuzkoako familia baten historiaren ikerketa - Genealogia


Funts notarialak bereziki interesgarriak dira genealogia ikerketarako, gure arbasoen jardunak ezagutzeko aukera ematen baitigute zuzen-zuzenean. Baina genealogia ikerketak notario-artxiboetan hastea ez da estrategiarik hoberena. Notario-artxibo batera ailegatu baino lehen zer egin behar da, bada?

Oinarrizko printzipio batzuk kontutan hartzea oso garrantzitsua da:
* Genealogiako ikerketak garai modernotik antzinakora joan behar du. Pausuak 'seguru' eman behar dira, askotan suertatzen baita izen eta abizen berdineko pertsona bat baino gehiago izan zirela.
* Ezinbestekoa da arbasoen zerrenda osatzea, zuhaitz genealogikoa izatea. Hori posible da erregistro zibil edo elizako sakramentuetako liburuen bitartez. Gipuzkoako kasuan, Interneten ditugu informazio horiek guztiak. Zorte on!
* Honez gain, Interneten euskal genealogiaren inguruko informazio asko eskuragarri dago. Adibidez badituzu errekopilazio batzuk web orri hauetan: EuskoSare, Buber, edota Antzinako.
* Artxibo dokumentuen gaineko informazio asko Interneten dago: esteken atalean informazio zehatza duzu baina Gipuzkoarako bereziki interesgarriak dira Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala (SNAE) eta PARES-eko datu baseak.

Behin badugula gure arbasoen zerrenda, izen-abizenak, non jaio ziren, non ezkondu edo hil, bizi zireneko datak... orduan has gaitezke notario-dokumentuak kontsultatzen.

Baina notario artxiboetan ez dugu eskrituren gaineko ezagutza guztia, ezta gutxiagorik ere, ez baitakigu banan-banan eskritura bakoitzak zer dioen. Eta etorkizunean ere zaila izango da hori lortzea: milioika eskritura ditugu eta ezingo dira deskribatu. Gure kasuan eta une honetan %15ekin konformatu behar gara. Honek esan nahi du ezin izango dugula egitea pelikuletan bezala: izen bat sartu eta emaitza guztiak jaso. Hori fikzioa da! Ahaztuko dugu, beraz, aukera hori.

Horrexegatik funts notarialetan egiten diren ikerketetan zeharbideak erabili ohi dira. Ikerketa bide horietan ezinbestekoa da gure arbasoen herriak eta datak kontuan hartzea, irizpide horiekin antolatuta baitaude dokumentuak. Notario-protokoloak herri eta daten arabera sailkatuak daude; horrela, adibidez, pertsona baten testamentua ezin izango dugu topatu izenaz galdetuz gero, baina non eta noiz hil zen jakinda, posible izango da hil zen tokiko eta urte hartako protokoloan kontsultatzea, eta azkar egiten da; gero... suerte pittin batekin...
Protokoloekin irakurketa lineala egin behar dugu, eskriturak banan-banan kontsultatuz: lan astuna da eta askotan artxiboan bertan egin behar dugu. Kontsulta hauek urrutitik egin ahal izateko 'garaiko aurkibideak' ditugu; adibidez, protokoloa sortu zenean notarioak berak eginiko aurkibide bat. Asko dira aurkibidea duten protokoloak, %60k baino gehiagok, eta web honetan bertan kontsultatu ditzakezu.

Ikerketako metodologian sakondu nahi izanez gero Borja Aginagalde artxibozain eta historialariak idatzitako 'Gipuzkoako leinuen aztarna bila (XV-XIX)' liburua kontsultatzea gemendatzen dizugu.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 03:08etan
E-posta Inprimatu