Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Unibertsitateko etorbidea, 8. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 78 12 05 – + 34 943 78 34 13 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Ikerketa > Información general > Zestoaren historia - Iñaki Azkune Mendia

Zestoaren historia - Iñaki Azkune Mendia

 

XVI. mendeko Zestoako historiaren gaineko informazio dohaintza

Iñaki Azkune Mendia ikerlariak  Zestoako historiarekin harremana duten milaka agiriren deskripzioak eta transkripzioak  (agiriaren testua gaur egungo grafiarekin idatzita) hiritarren esku ipintzen ditu Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Histrorikoaren bitartez.

Agiriak hainbat artxiboetan daude, baina bereziki Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan,  1338 eta 1544. urteen artekoak dira. Agiri horiek guztiak ‘Zestoaren Historia’ obraren parte dira.

Transkripzioak 8.200 orrialde baino gehiago izateak neurria ematen digu kontuan hartzeko zer nolako lan eta informazio bolumenaz ari garen hizketan.

Bolumena kontuan hartuta, agirien deskripzioak eta transkripzioak kronologikoki banatuta daude fitxategietan Zestoa 1501-1520, 1521-1530, 1531-1535, 1536-1537, 1538-1539, 1540, 1541, 1542-1543, eta 1544.

Transkripzioak hemen daude jada kontsultagarri. Deskripzio erreferentziak, artxiboaren sistemetara egokitu eta gero, artxiboak webean duen atarian Gipuzkoako artxibo historikoen atarian  kontsultagarri ipiniko ditugu.

Gipuzkoako Protokoloen Artxiboari dagokionez, Iñakiren lana, logikoa denez, Zestoako protokoloen gainean zentratu da, bereziki Blas Artazubiaga eskribauaren gainean, Zestoan 1509 eta 1551. urteen artean aritu zuena (ikus). Baina ez hori bakarrik, Iñakiren lana Zumaia eta Azpeitiaren hainbat protokoloren eskriturak ere jasotzen ditu.
 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 14:44etan
E-posta Inprimatu