Bergarako historiaren gaineko informazio dohaintza
Patxi Larrañaga Guridi ikerlariak Bergarako historiarekin harremana duten ehundaka agirien deskripzioak hiritarren esku ipintzen ditu Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren bitartez.
Agiriak 1565 eta 1862. urteen artekoak dira eta Patxi Larrañagak garatzen ari den Bergarako baserrien gaineko ikerketaren parte dira, eta ‘Abizenak, leinuak eta oinetxeak - Bergara’ liburuan ere topatu daitezke.
Agirien zerrenda hemen dago jada kontsultagarri. Deskripzio erreferentziak artxiboaren sistemetara egokitu ditugu, eta artxiboak webean duen atarian Gipuzkoako artxibo historikoen atarian daude kontsultagarri.
Gipuzkoako Protokoloen Artxiboari dagokionez Patxiren lana, logikoa denez, Bergarako eta Elgetako eskribautzetako protokoloen gainean zentratu da.