Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Agiriak, nola aurkitu?

Nola aurkitu artxiboko dokumentuak?

 

Gure tresna deskribatzaileak gaur egun

Oharra: Katalogo hauek kontsultagarri daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Atarian.

Gaur egun artxiboan dauden tresna deskribatzaileak honako hauek dira:

  • Inbentarioak (funtsen %100-a hartzen dute)
  • Notario-funtsen inbentario orokorra, honako multzotan banatua:
  • Katalogoak (funtsen 5%-a besterik ez dute deskribatzen; dauzkagun 3.000.000 inguru eskrituretatik, 154.000 inguru)
  • Aurkibide garaikideak (funtsen %60ak baino gehiago), eskribau edo notario garaikideek sortutakoak


Nola topatu interesatzen zaizkigun dokumentuak? Tresna deskribatzaileak.

Artxibotik, dokumentuak aurkitzeko moduan jartzen saiatzen gara, tresna deskribatzaileen bidez. Halakoetan, dokumentuei buruz daukagun informazioa islatzen da. Garrantzitsua da artxibo-erabiltzaileak dokumentu mota ezberdinetan zer-nolako informazioa topa dezakeen jakitea. Kontsulta ezazu tresna deskribatzaile mota ezberdinen oinarrizko informazioa eta nola egiten diren.

Artxiboan notario agirien elkarketak kudeatzen ditugu gehien bat. Elkarketa hauen maila xeheenean notario eskriturak daude. Informazio mailaketa hau kontuan hartzea, hau da, agirien elkarketatik notario eskrituretara doan bidea  ondo ulertzea eta ustiatzea, ezinbestekoa da notario funtsek dituzten informazioa aprobetxatzeko.

Ezinezkoa zaigu eskritura guzti-guztien gaineko informazioa izatea, oso handia baita kontserbatzen ditugun eskritura kopurua. Gure kontsulta sistemetan agirien elkarketako %100 deskribatuta dago; eskrituren kasuan, berriz, %15 inguru besterik ez dago deskribatuta (eta hori beste notario artxiboekin konparatuta oso kantitatea handia da).

Horrexegatik guztiagatik, deskripzio zehatz-zehatza ez duen eskrituretako %85 hori kontsultatzerakoan, jo behar izaten dugu elkarketa edo protokoloen 'arakatze' linealetara. Hau da, jatorrizko dokumentuak artxiboan bertan kontsultatzera, edota notario eta eskribauen aurkibideak arakatzera.

Gipuzkoako gaur egungo herri eta artxibo-funtsen harremana ezagutzea oso garrantzitsua da, horretarako hemen duzu notario funtsen mapa edota kontularitzetako hipoteken mapa.

 

Notario eta eskribauen aurkibide garaikideak

Notario-funtsen inbentarioaren bidez, protoloekin erlazionatutako eta beraien garaikideak diren eskribau eta notarioen aurkibideak kontsulta ditzagezu. Aurkibide hauek digitalizatuak daude eta sorta bakoitzari lotuak daude.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2017(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 12:37etan
E-posta Inprimatu