Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Non, noiz gauden, eta dokumentuak nork kontsulta ditzakeen

Non, noiz gauden, eta dokumentuak nork kontsulta ditzakeen

 

Nola iritsi.

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa Oñatin daude, Gipuzkoako barnealdean. Bertara iritsi nahi izanez gero informazioa jaso ahal izango duzu herriko Turismo bulegoaren webean.

Protokoloetako artxiboaren helbidea Unibertsitateko Etorbidea, 8 da. Dena den, artxiboa topatzea oso erraza da, interes historiko-artistikoa duen monumentu-eraikin batean kokatzen baita: Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen eraikinean, hain zuzen ere. Leku pribilegiatu batean gaude. Baieztatu ezazu bisita birtual honi esker.

Gipuzkoako Probintziako Artxiboa oso gertu dago handik, Ibarra Zelai 4-ean hain zuzen ere.

 

Ordutegia.

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30ak arte; gainera, asteartetan 15.30etatik 18.30ak arte zabaltzen dugu. Ordutegi hau urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte eta urriaren 1etik abenduaren 31ra arte izaten da.

Udako ordutegia (ekainetik iraila arte): astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30ak arte. Ekainaren 1etik irailaren 30era arte.

 

Egutegia.

Artxiboak astelenetik ostiralera urteko egun guztietan dago irekia Gipuzkoako Lurralde Historikoko eta Oñatiko jaiegunetan izan ezik  (urtarrilak 1; martxoak 29 eta 30; apirilak 2; maiatzak 1; uztailak 31; abuztuak 15; urriak 8 -tokiko jaia-, eta 12; azaroak 1, eta abenduak 6, 24, 25 eta 31).

 

Nork kontsulta ditzake artxiboko dokumentuak?

Artxiboek sarrera libre eta dohakoa dute, edozein hiritarrek jo dezake bertara. Horretarako, bera identifikatzen duen dokumentu bat aurkeztu eta kanpo erabiltzailearen fitxa betetzea besterik ez da behar.

Kontsultarako dauden mugak bi izan daitezke: kontserbazio egoera, ezin baitira kontsultatu manipulatzerakoan kalteren bat jaso dezaketen agiriak, eta datu pertsonalen babesa, legediak hala agintzen duelako.

Dena den, eta batzuetan, ohartarazi behar dugu dokumentu hauen kontsultak nolabaiteko irakurketa praktika eskatzen duela. Gaur egungo idazkera mendeetan zehar jazotako bilakaeraren ondorioa da, eta garai ezberdinetan zehar forma ezberdinak izan ditu. Idazkera denboran zehar izeneko atala ikus dezakezu dokumentazioaren irakurketak izan ditzakeen erraztasun edo zailtasunak neurtzeko.

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2018(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 09:31etan
E-posta Inprimatu