Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Elkarlanean / Elkarbanatu

Elkarlanean / Elkarbanatu

 

Artxiboko dokumentuei buruz duzun informazioa elkarbanatzea

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ondasun dokumentalaren kontserbazio, antolakuntza eta atzipen egokiak bermatzen badituzte ere, dokumentazio bolumen handia dela eta (4.000.000 ¿? eskritura), notario-eskriturak banan-banan identifikatzea ez dute posible izan. Eta egoera hau aldatzea ez da erraza izango.

Zure ikerketak egin dituzunean, baliteke beste erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu izana: dokumentuen edota pertsonen zerrendak, erreferentzia zehatzak, protokoloen aurkibideak... Informazio hau guztia elkarbanatzerik duzu, jakina. Interesatua egonez gero, jar zaitez kontaktuan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu eta zure ezagutza nola elkarbanatu adieraziko dizugu.

Ikertzaileek elkarbanatutako deskripzio-erreferentziak (mila esker denei!)

Antxon Aguirre Sorondok (1946-2014) elkarbanatutako deskripzio-erreferentziak (AAS bezala identifikatuta gure atarian)

Herri hauekin erlazionatutako erreferentziak: Aia (XVIXVIIXVIII, eta XIX. mendeak),  Astigarraga (XVIXVIIXVIII, eta XIX. mendeak), Getaria (XVII, XVIII, eta XIX. mendeak), Hernani (XVIXVIIXVIII, eta XIX. mendeak), Orio (XVIXVIIXVIII, eta XIX. mendeak) , eta Urnieta (XVIXVIIXVIII, eta XIX. mendeak). Lan hau gaztelaniaz dago bakarrik, barkatu eragozpenak.

Antxon Aguirreren iturria notario eskriturak dira, protokoloetan dauden jatorrizko eskriturak. Berarentzat interesgarriak ziren eskrituren aipamenak jaso zituen, bakar batzuk bakarrik bada. Batzuetan eskrituretako deskripzioa osoa da (dokumentu mota, parte hartzaileen identifikazioa,...), beste batzuetan, berriz, gaia besterik ez da identifikatzen. Normalean eskriturak etnografiarekin dute harremana, Antxonen ikerketa eremua horixe baitzen.

Javier Castro Montoyak elkarbanatutako deskripzio-erreferentziak (JCM bezala identifikatuta gure atarian)

Javier Castrok Mutrikuko notario protokoloetan dauden dokumentu erreferentziak jaso ditu. Dokumentu erreferentzia horiek Mutrikuko notario-eskribautzako protokolo deskripzioetan kontsulta ditzakezu.

Javi Castroren iturria protokoletako aurkibideak dira. Ez ditu transkribitzen aurkibideak oso-osorik, berarentzat interesgarriak diren eskriturak besterik ez ditu jaso.

 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2015(e)ko azaroa(r)en 23-(e)an 10:32etan
E-posta Inprimatu