Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Zein zerbitzu eskeintzen ditugun

Zein zerbitzu eskeintzen ditugun

Oinarrian, gure zerbitzuak artxibo honetan zein beste batzuetan gordetzen diren dokumentuei buruzko informazioari lotuak daude: dokumentuen kontsulta (artxiboan bertan edo on-line), beraien kopia lortzea - erreprografia - edo liburutegi osagarriaren kontsulta. Guretzat garrantzitsua da zuk ezagutzea gaur egun zer proiektu ari garen garatzen. Eta azkenik, garrantzitsua da jakitea zugatik zer egin dezakegun, baina baita zer ezin dezakegun egin ere.

Informazio dokumentala
Artxibozainak zure zerbitzura gaude, artxiboko informazioa (funtsak, tresna deskribatzaileak...) errazten saiatzen gara eta zure ikerketan bideratzen zaitugu. Halaber, zuretzako interesgarriak izan eta beste artxibo batzuetan egon daitezkeen hainbat dokumenturi buruzko informazioa eman diezazukegu. Informazio hori guztia artxiboan bertan, telefono bidez (+34 943 78 12 05) edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu jasotzeko aukera eskeintzen dizugu.

On-line kontsultak
Webgune honen bidez, artxiboak bere tresna deskribatzaileen zati bat jartzen du zure eskuetan. Ikus ezazu ze dokumentu kontserbatzen ditugun eta nola aurkitu izeneko atala.

Artxiboko kontsultak (ikusi non eta noiz)
Artxiboak irakurketa gela bat du zure ikerketak burutu ahal izateko. Bertan, bi gune dituzu artxiboko tresna deskribatzaileak kontsultatzeko, irudi digitalak ikusteko edota artxiboko funtsen informazioari buruz dauden baliabide ezberdinak kontsultatzeko.

Erreprografia
Kopia digitalak, erreprodukzio fotografikoak zein kopia ziurtatuak eskuragarri dituzu,  artxiboan bertan nahiz posta elektronikoz edo arruntez. Zerbitzu honen prezio publikoa foru dekretu batean zehaztuta dago. Gaur egun, irudiak orri bakoitzeko 0,10 € kobratzen dugu. Kontserbazioa eta errentagarritasun soziala direla eta, kopia guztiak formatu digitalean egiten ditugu. Beraz, paperezko kopiak digitalitutako irudien inprimaki bat besterik ez dira, eta kopia ziurtatua nahi izanez gero bakarrik egiten ditugu. Kasu hauetan kostua handiagoa da, 0’20 € orri bakoitzeko (0,10 € digitalizazioa + 0,10 € inprimatzea).

Halaber, argitalpenen zein beste iturri batzuen bidez ezagutu ditzakezun dokumentuen kopia bidaltzeko eskatu dezakegu. Horretarako, gure Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   dokumentuen behar bezalako identifikazioa bidali behar diguzu.

Batzuetan, baina, erreprodukzio eskaerak murriztuta daude, euskarri orijinalaren egoeragatik, erreprodukzio kopuruagatik, formatuagatik, manipulazioaren arriskuarengatik  edota kopia multzo handia eskatu delako. Halakoetan, Artxibo Zerbitzuak proposatu edo erabakiko du zein den eskaerari erantzuteko irtenbiderik egokiena, tartean erreprodukzio teknika ezberdinetara jotzeko aukera izango delarik.

Liburutegi osagarria
Historian, artxibistikan, paleografian, diplomatikan eta iturri dokumentaletan espezializatua, 6.050 monografia eta 50 aldizkariz osatua dago. Katalogoa informatizatua dago eta Internet bidez kontsultatu daiteke, Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegi guztiek biltzen dituen gunean.

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2015(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 10:46etan
E-posta Inprimatu