Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Unibertsitateko etorbidea 8. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 781205 / +34 943 783413
ahpg-gpah@gipuzkoa.net
Home > Zeintzuk dira kontserbatzen ditugun agiriak

Zeintzuk dira kontserbatzen ditugun agiriak

 

Baliteke zure interesa agiriak nola identifikatzen diren edota signatura bat nola interpretatzen den izatea; horretarako Nola aipatzen dira artxiboko dokumentuak? atala kontsultatu beharko duzu.

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak jatorri ezberdinak dituzten hiru funts multzo ditu, hau da, hiru dokumentu multzo handi.

1. Notario-dokumentuen funts multzoa. Dokumentu notarialak notarioek sortutako dokumentuak dira. Notarioengana joaten diren pertsonek ekintza baten lekukotza jasota geratzea nahi dute eta hau izaten da notarioren oinarrizko funtzioa: ekintza hori dokumentatzea.

2. Hipoteka Kontularitza funtsen multzoa. Hipoteka Kontularitza gaur egungo jabetza erregistroaren aitzindari zuzena da eta Gipuzkoan 1768 eta 1862. urte bitartean egon zen indarrean.

3. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko artxibo-funtsa. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea, Euskal Herrian XVI. mendetik XIX. mendera arte egon zen unibertsitate bakarra izan zen. Funts honetan gordetzen ditugun dokumentuak, beraz, garai hartan goi mailako hezkuntza erakunde baten inguruan zegoen ikuskera eta bere jardueren lekukoak dira.

 

Gure datu baseak kontsultagarri daude  Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoen atarian  (froga   fasean)  Chrome, Mozilla-Firefox, edo opera nabigatzaileekin ikusteko.

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2016(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 16:11etan
E-posta Inprimatu