Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

 ARTXIBOA IREKITA DAGO, baina, Covid 19 dela eta, kontsultak nagusiki bitarteko telematikoen bitartez erantzuten dugu: erabili gure kontsulta ataria http://artxiboataria.gipuzkoa.eus, deitu telefonoz (943 41 50 60), erabili gure posta elektronikoa Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , edo skype (artxibonati), nahi duzun eran. Artxibora etorri behar baduzu, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu telefonoz (943 41 50 60), edo postaz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Dokumentuen deskripzioak datu-baseen bitartez kontsultatu nahi al dituzu? (Gipuzkoako Artxibo Orokorreko dokumentuekin batera)

Ikus Gipuzkoako artxibo ataria

 

Artxibo-funtsak ulertu nahi al dituzu?       

Notario funtsak (XVI m.-1920)

Estatuko administrazioa periferikoa Gipuzkoan
Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak (1768-1862)

Familia eta ondarezko funtsak
Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateko artxibo eta liburutegia (XVI-XIX m.) Merkataritza eta enpresa funtsak

 

 


BERRIAK

2021.06.09

ARTXIBOKO ARDURADUNAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARREAN

Ekainaren 9an Ramon Martinek, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko arduradunak, Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean agerraldia egin zuen bere ekarpenak egiteko Euskadiko dokumentu kudeaketa integralaren eta dokumentu ondarearen lege-proiektuari.

Irakurtzen jarraitu...

2021.06.03

ETORRI ARTXIBORA!

Artxiboen Nazioarteko Astea ospatu nahi dugu gure erabiltzaileekin elkartuz.

Hori dela eta, ekainaren 11an bisita gidatua egingo dugu artxiboan. Bisita honetan artxiboaren instalazioak ezagutuko dituzu, agiriak gordetzeko depositoak, digitalizazio prozesua, etab.

Etorri artxibora! Etorri Oñatira!

Irakurtzen jarraitu...

 

2021.06.01

DESKRIBAPEN BERRIAK "GIPUZKOA ETA ITSASOA XVI. MENDEAN" PROIEKTUAREN BAITAN

 
Hilabete honetan, 1550-1560 urteetako notario-dokumentuen 8.000 deskribapen-erregistro inguru sartu ditugu, Hondarribia, Orio, Aia, Deba, Zumaia, Mutriku eta Elgoibarko eskribautzetakoak.

Deskribapen lan hau Magallanes-Elkano espedizioaren V. mendeurrena ospatzeko hasi genuen proiektuaren barruan sartzen da. Proiektu horren helburua da XVI. mendean Gipuzkoako kostaldeko herrietako eskribautzetako notario-eskriturak deskribatzea.

Irakurtzen jarraitu...

2021.05.26

DONOSTIAKO NOTARIO-PROTOKOLOEN DIGITALIZAZIOA (1813-1830)

Eskuragarri daude jada online katalogoan XIX. mendearen lehen hereneko (1813-1830) Donostiako notario-protokolo guztien digitalizazioak. "Piztu Kultura 2020" programaren bidez digitalizatu ditugu notario-protokolo horiek. Guztira, 100.000 orri baino gehiago digitalizatu dira.

 Irakurtzen jarraitu...


2021.04.13

1919 ETA 1920. URTEETAKO PROTOKOLOEN TRANSFERENTZIA

Urtero legez, Azpeitia, Bergara eta Donostiako Notario Barrutietako artxiboetan ehun urte bete dituzten notario-protokoloen transferentzia egin berri da. 

Guztira 135 liburuki jaso ditugu, 1919 eta 1920ko notario protokoloei dagozkienak.

Irakurtzen jarraitu...

 

Dokumentu-ondarea zabaltzeko elkarlanean: Arrazola - Umerez eskuizkribuen digitalizazioa

Oñatiko Udalak eta herriko kultur elkarte batzuek  (Artixa, Gure Bazterrak...) bultzatuta, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak euskaraz idatzitako bi eskuizkribu digitalizatu ditu. Arrazola - Umerez  izenez ezagututako eskuizkribuak Oñatiko bilduma pribatu batean kontserbatzen dituzte. Gai erlijioso-moralak tratatzen dituzten bi eskuizkribu hauek bereziki interesgarriak dira Oñatiko eta Debagoieneko euskararen ezagutzarako. Jerardo Elortzak eginiko ikerketei esker aspalditik ezagutzen baziren ere, gaur egunera arte ez da aukerarik izan eskuizkribu horiek era errazean kontsultatzeko.

Hemendik aurrera interesa duen edonork kontsulta ditzake lanak Oñatiko Udalaren webgunean ('Osaba baten instruccinuac...'; 'Errectore Juan baten instruccinuac...').

Egun batzuetan, apirilaren 9ra arte, interesa duen edonork ikusi izango du nolakoak diren eskuizkribu horiek, artxiboan egongo baitira ikusgai egun horietan. Gainera, euskaraz idatzitako beste dokumentu batzuk ere ikusi ahal izango dira, horien artean, gure artxiboan aurkitu berri den XVI. mendearen hasierako poema.     Bisitaren ordutegia artxiboarena izango da.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

2020.12.18

Selma Huxley: Ikertzaile baten ibilbidea

 

Historiagile honen omenez antolatutako jardunaldien barnean, bere bizitzari buruzko ibilbidea sortu dugu. Ikerketara emaniko bizitza bat.

Ibilbide honetan berak gauzatutako ikerketa lanari buruzko eta artxibo honen bilakaerari buruzko tour birtual, bideo eta artikuluak kontsultatzen ahalko dituzu.

Irakurtzen jarraitu...

 

 

 

2020-12-03

'Ene laztan gozo ederra...', Euskaraz idatzitako antzinako dokumentu bat argitara (circa 1515)

Artxiboko ‘ekosistemak’ fruituak eman ditu berriro, euskararen ezagutzaren gainekoak kasu honetan. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan aritzen diren ikertzaileen (historiagile, filologo) eta artxibozainen arteko elkarlanari esker euskaraz idatzitako antzinako testu bat lokalizatu, identifikatu, eta nabarmendu ahal izan da.

Testua Azkoitiko XVI. mende hasierako notario-protokolo batean agertu da eta poema zirriborro batzuen tankera hartzen duela ematen du, baina testuak ikerketa sakon bat eskatzen du behin betiko generoaren identifikazioa egin ahal izateko.

Irakurtzen jarraitu...

 

2020.12.18

Artxiboak bere erabiltzaileen, Jose Antonio Azpiazuren eta Patxi Larrañagaren, liburuen aurkezpenetan parte hartu du

Abenduan Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko bi erabiltzaile hauek berain liburuak aurkeztu dituzte: Jose Antonio Azpiazu Elorzaren "Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala" eta Patxi Larrañagaren "Bergarako abizenak, leinuak eta oinetxeak" bildumaren hirugarren alea.

Irakurtzen jarraitu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2021(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 13:26etan
Inprimatu