Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Berriak

Berriak

2021.06.09

ARTXIBOKO ARDURADUNAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARREAN

Ekainaren 9an Ramon Martinek, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko arduradunak, Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean agerraldia egin zuen bere ekarpenak egiteko Euskadiko dokumentu kudeaketa integralaren eta dokumentu ondarearen lege-proiektuari.

Irakurtzen jarraitu...

2021.06.03

ETORRI ARTXIBORA!

Artxiboen Nazioarteko Astea ospatu nahi dugu gure erabiltzaileekin elkartuz.

Hori dela eta, ekainaren 11an bisita gidatua egingo dugu artxiboan. Bisita honetan artxiboaren instalazioak ezagutuko dituzu, agiriak gordetzeko depositoak, digitalizazio prozesua, etab.

Etorri artxibora! Etorri Oñatira!

Irakurtzen jarraitu...

 

2021.06.01

DESKRIBAPEN BERRIAK "GIPUZKOA ETA ITSASOA XVI. MENDEAN" PROIEKTUAREN BAITAN

Hilabete honetan, 1550-1560 urteetako notario-dokumentuen 8.000 deskribapen-erregistro inguru sartu ditugu, Hondarribia, Orio, Aia, Deba, Zumaia, Mutriku eta Elgoibarko eskribautzetakoak.

Deskribapen lan hau Magallanes-Elkano espedizioaren V. mendeurrena ospatzeko hasi genuen proiektuaren barruan sartzen da. Proiektu horren helburua da XVI. mendean Gipuzkoako kostaldeko herrietako eskribautzetako notario-eskriturak deskribatzea.

Irakurtzen jarraitu...

2021.05.26

DONOSTIAKO NOTARIO-PROTOKOLOEN DIGITALIZAZIOA (1813-1830)

Eskuragarri daude jada online katalogoan XIX. mendearen lehen hereneko (1813-1830) Donostiako notario-protokolo guztien digitalizazioak. "Piztu Kultura 2020" programaren bidez digitalizatu ditugu notario-protokolo horiek. Guztira, 50.000 irudi inguru egin dira.

 Irakurtzen jarraitu...

2021.04.13

1919 ETA 1920. URTEETAKO PROTOKOLOEN TRANSFERENTZIA

Urtero legez, Azpeitia, Bergara eta Donostiako Notario Barrutietako artxiboetan ehun urte bete dituzten notario-protokoloen transferentzia egin berri da. 

Guztira 135 liburuki jaso ditugu, 1919 eta 1920ko notario protokoloei dagozkienak.

Irakurtzen jarraitu...

2021.03.24

Dokumentu-ondarea zabaltzeko elkarlanean: Arrazola - Umerez eskuizkribuen digitalizazioa

Oñatiko Udalak eta herriko kultur elkarte batzuek  (Artixa, Gure Bazterrak...) bultzatuta, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak euskaraz idatzitako bi eskuizkribu digitalizatu ditu. Arrazola - Umerez  izenez ezagututako eskuizkribuak Oñatiko bilduma pribatu batean kontserbatzen dituzte. Gai erlijioso-moralak tratatzen dituzten bi eskuizkribu hauek bereziki interesgarriak dira Oñatiko eta Debagoieneko euskararen ezagutzarako. Jerardo Elortzak eginiko ikerketei esker aspalditik ezagutzen baziren ere, gaur egunera arte ez da aukerarik izan eskuizkribu horiek era errazean kontsultatzeko.

Hemendik aurrera interesa duen edonork kontsulta ditzake lanak Oñatiko Udalaren webgunean ('Osaba baten instruccinuac...''Errectore Juan baten instruccinuac...').

Egun batzuetan, apirilaren 9ra arte, interesa duen edonork ikusi izango du nolakoak diren eskuizkribu horiek, artxiboan egongo baitira ikusgai egun horietan. Gainera, euskaraz idatzitako beste dokumentu batzuk ere ikusi ahal izango dira, horien artean, gure artxiboan aurkitu berri den XVI. mendearen hasierako poema.     Bisitaren ordutegia artxiboarena izango da.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

 

2020.12.18

Selma Huxley: Ikertzaile baten ibilbidea

 

Historiagile honen omenez antolatutako jardunaldien barnean, bere bizitzari buruzko ibilbidea sortu dugu. Ikerketara emaniko bizitza bat.

Ibilbide honetan berak gauzatutako ikerketa lanari buruzko eta artxibo honen bilakaerari buruzko tour birtual, bideo eta artikuluak kontsultatzen ahalko dituzu.

Irakurtzen jarraitu...

 

 

 

2020-12-03

'Ene laztan gozo ederra...', Euskaraz idatzitako antzinako dokumentu bat argitara (circa 1515)

Artxiboko ‘ekosistemak’ fruituak eman ditu berriro, euskararen ezagutzaren gainekoak kasu honetan. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan aritzen diren ikertzaileen (historiagile, filologo) eta artxibozainen arteko elkarlanari esker euskaraz idatzitako antzinako testu bat lokalizatu, identifikatu, eta nabarmendu ahal izan da.

Testua Azkoitiko XVI. mende hasierako notario-protokolo batean agertu da eta poema zirriborro batzuen tankera hartzen duela ematen du, baina testuak ikerketa sakon bat eskatzen du behin betiko generoaren identifikazioa egin ahal izateko.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

2020.12.18

Artxiboak bere erabiltzaileen, Jose Antonio Azpiazuren eta Patxi Larrañagaren, liburuen aurkezpenetan parte hartu du

Abenduan Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko bi erabiltzaile hauek berain liburuak aurkeztu dituzte: Jose Antonio Azpiazu Elorzaren "Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala" eta Patxi Larrañagaren "Bergarako abizenak, leinuak eta oinetxeak" bildumaren hirugarren alea.

Irakurtzen jarraitu

 

2020-10-23

 
 
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020
 
 
 
Pasaden asteburuan Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020 ospatu dira ‘Kontaiguzu Ondarea' lelopean. Eta artxiboak, Oñatiko Turismo Bulegoarekin batera, 'Sancti Spiritus, Euskal Herriko Lehen Unibertsitatea' bisita gidatua antolatu du. 
 
Bisita hauetan Sancti Spiritus Unibertsitatearen eraikina eta artxiboa bisitatu dira. Kolegioak sortutako dokumentuak eta liburutegiko ale batzuk erakutsi dira.

Irakurtzen jarraitu

 

 

2020-09-25
 
13.637 erregistro deskribatzaile berri ditu Gipuzkoako Artxiboen Atariak 
 
 
Notario-funtsetatik datozen dokumentuei buruzko 13.637 erregistro deskribatzaile berri ditu Gipuzkoako Artxiboen Atariak. Oraingoan, kostaldeko herrien protokoloen aurkibideen hustuketa masiboa izan dugu abiapuntutzat. 

Irakurtzen jarraitu

 

2020-05-08

 
10.690 erregistro deskribatzaile berri ditu Gipuzkoako Artxiboen Atariak 
 
Notario-funtsetatik datozen dokumentuei buruzko 10.690 erregistro deskribatzaile berri ditu Gipuzkoako Artxiboen Atariak.
 
COVID-19ren harira Artxiboa itxita egon den garaiko lanaren emaitza da.  Artxiboa egoera berri horretara egokitu egin  da protokolo-indizeen aldez aurreko digitalizaziotik abiatuta. Telelanaren bidez, 10.690 erregistro mekanizatu dira,  eta protokoloen aurkibideen hitzez-hitzeko edukia jaso dira.

Irakurtzen jarraitu

 

2020-05-04

Selma Huxley zendu  da

Selma Huxley Barkhamen eta Gipuzkoako Protokolen Artxibo Historikoaren (Gipuzkoako Probintziako Artxibo historikoa gaur egun) arteko sinbiosia bezalakorik, gutxitan ezagutu da ikertzailearen eta artxiboaren artean.  Izan ere, Selmak eta artxiboak aparteko harreman zuten. Alde batetik, Oñatin emandako 20 urtetik gorako lan  jarraituari esker; milaka ordu dokumentu artean.  Bestetik, Euskal Herria eta Ternuaren arteko harremanetako ikerketan egindako aurkikuntza garrantzitsuei esker.

Horrexegatik, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan lan egiten dugun pertsonek gure dolumina eta tristura adierazi nahi dugu, eta Selmaren familiarteko eta adiskide guztioi besarkada bana bidali nahi diegu, bereziki Selmaren lanaren jarraitzaile izan den Michael Barkham bere semeari.

Azken urte hauetan aukerak izan ditugu Selmaren lana aitortzeko, eta orduan esandakoari eusten diogu egun ere. Gaur, baina, Selma pertsona eredugarri bat  gogoratu nahi dugu, zeinaren ezagutzarako  grina, ikertzeko zehaztasuna, eta,batez ere,  gauzak egiten eta pertsonekin tratatzen bereziki trebea izan den emakumea gogoratu nahi baitugu.

Goian bego

Selmaren lana eta bizitza hobeto ezagutzeko:

Omenaldia  //  Euskaldunen itsasoa // Nao baten eraikuntza... // 'Terra noba-n..'

 

2020-04-08

Estatistikako Probintzia Ordezkaritzaren (INE) dokumentu historikoak Interneten kontsulta daitezke

Mujeres votando en Eibar (1933)

Bigarren Errepublikaren urteurrena dela eta, gogora ekar dezakegu nahiko berriak direla hainbat lorpen, hala nola emakumeen botoa; izan ere, 1933. urtean bozkatu ahal izan zuten lehen aldiz emakume gipuzkoarrek. Hala, bada, Estatistikako Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzak (INE) ekoitzitako dokumentu historikoen deskribapenak Internet bidez kontsultagai jartzeari esker, eta zehazki, 1934. urteko hautesle erroldaren digitalizazioari eta zabalkundeari esker, ezagutu ditzakegu 1933. urtean, aurrenekoz, eta 1936. urtean, berriro, botoa eman zuten lehen boto emaile horien izenak eta bizilekuak. Banan-banan eta udalerriz udalerri aurki ditzakegu gure amonak, birramonak, herenamonak, eta abar. Bilaketa sinple bat eginda –‘hautesle-errolda’ ‘1934’– kontsulta dezakegu Gipuzkoako udalerri bakoitzeko urte hartako hautesle errolda.

 
 
 
 

2020-02-17

TRANSports erakusketa birtuala: garraoitik kirolara

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.

2019ko gaia Artea eta entretenimendua izan da. Esloganaren azpian, Ondarea, plazara! antzerkia, musika, dantza, kirolak, jaiak… izan dira jardunaldi hauetako protagonistak, haien inguruan eraikitzen den ondarea erreferentziatzat hartuta.
 
Foru artxibo historikoak, Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikok, TRANSports: garraiotik kirolara erakusketa birtualaren argitalpenarekin parte hartu dugu jardunaldi hauetan. Garraiotik Kirolera. Helburuak erakusketa horren memoria kontserbatzea eta izen bereko erakusketa zabaltzea dira.
 
 
 
2019-12-23
 
 
Antonio Prada Santamariak argitaratu berri du 'Zumarraga en el siglo XVI a través de la visión de los escribanos de la Alcaldía Mayor de Arería'. Zumarragako udal artxibozainaren ikerketa lanak garai hartako herritarren eguneroko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera ematen du, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetzen diren notario-dokumentuetan dagoen informazioaren bidez.

Irakurtzen jarraitu

----------------------------------------------------

2019-09-16

Bisita instituzionala (2019.09.16)

Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak eta Estatuko  Administrazioko zerbitzuen Gipuzkoako arduradunek gure instalazioak bisitatu dituzte, artxiboaren funtzionamendua eta zerbitzu nagusiak ezagutzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

----------------------------------------------------

 

2019-06-17

Ate irekiak oso harrera ona izan du!

Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako Ate Irekiak oso harrera ona izan du, jende asko ibili baita bi egunetan. Web-orri honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu artxibora etorri eta interesa adierazi duten guztiei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

----------------------------------------------------

 

2019-05-24
 
 
Ekainaren 9an ospatuko da Artxiboen Nazioarteko Eguna, honako lelopean 'Artxiboa nolakoa behar du izan XXI.mendean’. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak ospakizun horrekin bat egin nahi du. Horretarako, Ate irekien jardunaldiak ospatuko dira, hurrengo ekainaren 14an eta 15ean, Gipuzkoako ondare dokumentalaren zati bat eta Artxibo zerbitzua hiritarrak ezagutu dezan.
 
 
Bisita gidatua Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan
 
Aukera paregabea da, iraganeko Gipuzkoarrak nola bizi izan  ziren jakiteko, eta, era berean,  Artxibo Zerbitzu baten  funtzionamenduaren berri izateko. Dena dokumentuen laguntzaz.
 
EKAINAK 14| 10:30 | Gaztelaniaz | Plaza mugatuak (25)
                        | 12:00 | Euskaraz | Plaza mugatuak (25)
EKAINAK 15 | 10:30   | Gaztelaniaz |  Plaza mugatuak (25)
                        | 12:00 | Euskaraz | Plaza mugatuak (25)
 
 
KONTAKTUA  943 415060| Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
 
ANTOLATZAILEAK
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 
Gipuzkoako Foru Aldundia
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
----------------------------------------------------
 
2019-05-24
 
 
 
  
Maiatzaren 26an San Telmo Museoak antolatutako 'Heriotza.Ante la muerte' erakusketa bukatuko da. Erakusketa hori 2019ko martxoaren 13an inaguratu zen. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (AHPG-GPAH) eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (AGG-GAO) laguntza eman nahi zioten egitasmo horri, hurrengo hiru testamentuak utziz:
 
 
Testamentua, María Josefa Etxebarriarena. 1883. (AHPG-GPAH 1/0676,A:29r-30r).
 
 
Testamentua, Maria Feliziana
Xabiera Goenagarena. 1765 
(AHPG-GPAH 1/0599,A:58r-65v).
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
•Testamentua, kapitaina den
Domingo Sukiarena.1638
(AGG-GAO PT202:384r-389v).
 
 
 
 
----------------------------------------------------

2019-05-03

TRANSports erakusketa

 
Maiatzaren 10etik 18ra TRANSports: Garraiotik Kirolara erakusketa izango dugu Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan.
 
XIX. mendetik XX.mendera igarotzean, zenbait garraiobide kirol bilakatu ziren, eta bilakaera horren narrazioan oinarritzen da erakusteka hau. Pirinoen bi aldeetara dauden 4 lurraldetako artxiboen arteko elkarlanaren ondorioa da: Gipuzkoa, Huesca, Nafarroa eta Prinieo Atlantikoak. Artxibo hauetan guztietan* kontserbatutako iturri dokumentalen balioa nabarmentzea xede duen lankidetza da. Eta horien artean, Gipuzkoako Probintziako Artxiboa dago.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo linkan topa dezakezu.
 
 Erakusketa bisitatzeko ordutegia hauxe da:
Astelehen- Ostirala: 10:00-14:00 ; 17:00-20:00
Larunbata: 10:00-14:00
 
*Gipuzkoa Artxibo Nagusia, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, Huescako Diputazio Probintzialeko Artxiboa, Huescako Diputazio Probintzialeko Fototeka, Huescako Artxibo Historiko Probintziala, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia eta Pirineo Atlantikoetako departamentuko artxiboak.
 
 
 
 
 
Pasaiko plano baten zatia. 
 
 
 
 
 
 
 
 

-----------------------------------------------------

2018-07-01

Gipuzkoako Foru Aldundiak Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren kudeaketa hartuko du bere gain. -

Foru Aldundiak eskualdatzen den artxiboaren kudeaketako ohiko zereginak beteko ditu Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinatuta. Eraikina, altzariak, eta inbentagarriak diren tresnak eta materiala, eta eskualdatzen diren zerbitzuetara atxikitako bi langileak hartuko ditu bere gain.

 


«Artxiboa Gipuzkoaren memoria da, eta artxiboa eskualdatuta, ondare eta kultura aldetik balio handiko funts historikoen kudeaketa berreskuratuko du Gipuzkoak. Gure helburua da ondare hau gipuzkoar guztien eskura jartzea, eta bertan gordetako edukia ezagutaraztea, bereziki gazteen artean eta hezkuntza komunitatean» adierazi du María José Tellería Kultura zuzendariak.

-----------------------------------------------------

2018-02-13

"Síntesis de la Historia de Gipuzkoa" liburuaren edizio digitala erabiltzeko moduan dago Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren web orrian

Liburu honen  editoreak Alvaro Aragon eta Iker Etxeberria dira eta , “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkartearen urte askotako lana da. Kutxa Fundazioaren kultura sustatzeko dirulaguntzei esker eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren META programari esker, mota honetako proiektua aurrera eramateko beharrezko berme ekonomikoa lortu zen. Gipuzkoar erakundeei zein gipuzkoar prestu askori esker. Liburu honen gastelaniaz bertsioa 2017. urtean paperean argitaratu zen eta bertsio digitala kontsulta daiteke  "Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialarien Elkartearen web orrian. Orain erabiltzeko moduan dago Gipuzkoako Artxibo Orokorraren eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoen web orrietan.

Irakurtzen jarraitu

-----------------------------------------------------

Bergara eta Zestoako agiriak hurbilago. Artxibo-agirien gaineko informazio dohaintzak. -2018-

Patxi Larrañaga Guridi e Iñaki Azkune Mendia ikerlariek urteetan zehar jasotako agirien gaineko informazioaren dohaintza egin diote artxiboari, eta, horren bitartez, Gipuzkoako historiaren gainean dauden interesatu guztiei;  oro har, herritar guztiei.

Patxi Larrañagaren lanak, Bergarako historiaren gainean zentratua, eta Iñaki Azkunerenak, Zestoako XVI. mendeko lehen erdialdean zentratutakoa, parada ematen digute gure gertuko historia ezagutzeaz gain, tokian-tokikoak ez diren beste errealitate historiko batzuk ezagutzeko  ere. Horren adierazle da, besteak beste, Iñaki Azkunek identifikatutako Sebastian Elkanoren (Juan Sebastianen anaia) ahalorde eskritura, jarraian ikusten duzuena.

Irakurtzen jarraitu

-----------------------------------------------------

Gipuzkoa, paisaiaren geruzak dokumentuen bitartez   -2017- 

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak  'Gipuzkoa, paisaiaren geruzak dokumentuen bitartez' erakusketa birtuala bultzatzen du Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatzen ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin era koordinatu batean, lurraldeko kultur eragile askoren inplikazioarekin.

Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako hautatu duen gaia Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat izan da, eta gure baterako proiektuan Paisaia bizi. Gure paisaia kulturaren eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez; izan ere, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat da, eta aukera ematen digu, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko.

Irakurtzen jarraitu

-----------------------------------------------------

Hornitu dezagun Rosario!... 1597ko ontzigintzako kontu zehatz batzuk, Errosarioko Ama naoarenak   -2017-

Ikus agiria (zatituta) transkripzioarekin, ikusi transkripzioa, ikusi agiria artxibo atarian.

Albaolako San Juan Baleontzia (1565) eraikitzeko proiektuak aukera ematen digu ezagutzeko XVI. mendeko Gipuzkoan nolako maila zegoen ezagutza tekniko eta itsas-enpresak antolatzeko, Ternuaraino ailegatzen diren itsasontzi haiek garaikoen artean aurreratuenetarikoak ziren eta.

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan San Juan Baleontziarekin harremana duten eskritura batzuk gordetzen ditugu, besteak beste, San Juan Baleontziaren aurkitzailea den Selma Huxleyren esanetan, aurkikuntzan klabea izan zena... [+]

-----------------------------------------------------

‘…(en) Tierra Noba, sirbiendo el biage de la pesqueria de ballenas…’  -2016-

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak Bilbon antolatu den ‘Oroitzapen berreskuratua: Aztarnak Estatu Batuen historian’ erakusketan elkarlanean aritu du artxiboko dokumentu baten prestaketarekin, Ternuan euskal marinelen presentzia adierazten duen ‘Joanes Etxanizaren testamentu’arekin (bideo) (1584), Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko bat. Erakusketa Iberdrolak antolatu du Bilbon. [+]

-----------------------------------------------------

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko   “Origen”  saioarekin  lan egiten du.. -2016-

EITBko ‘Todos los apellidos vascos’  saioari  emandako  laguntza ildoari jarraituz, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak EITBko ‘Origen’   saioan  ere lankidetzan aritzen da,    gonbidatuen  familia jatorria dokumentatzeko. Horretarako, Artxibo Zerbitzuak gipuzkoar jatorria duten pertsonen familien dokumentuak bilatu eta digitalizatu egiten  ditu... [+]

-----------------------------------------------------

Merkatariak eta baleazaleak, itsasoz bestaldeko istorio bat. -2016-

Euskal baleazaleen historiak komunikabide zein publiko ezberdinak erakartzen jarraitzen du. Oraingoan TVE-ko “Crónicas” programa dugu horren adibide, 'Mercaderes y balleneros, una historia de Ultramar' dokumentalaren bidez. [+]

-----------------------------------------------------

Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa -2016-

Bisita berezia artxiboetara:  " Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa" - Oñati 2016.04.24... [+]

-----------------------------------------------------

Selma Huxley 'Lagun Ona' -2014-

Selma Huxley ikertzaile anglo-kanadarrak 'Lagun onari' saria jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Huxley, oso ikertzaile ezaguna, lan asko egin zuen Oñatiko Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historiko honetan eta haren lanen oinarri nagusietako bat artxiboan gordetzen diren dokumentuak dira. Ohar txiki honen bitartez guztiz merezia duen omenaldi horretara batzen gara. [+]

-----------------------------------------------------

Antxon Aguirre Sorondo -2014-

Antxon Aguirre Sorondo artxiboaren laguna hil da. Pasioz ezagutza historikoaren alde egin zuenak eta ezagutza hori zabaltzearen alde bultzatu zuenak joan da. Eta, hortaz, artxiboen lagun bat joan zaigu. [+]
 
-----------------------------------------------------

Ternuan idatzitako dokumentuak -2013-

Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko batzuk Gipuzkoan kontserbatzen dugu !!!
Michael Barkham-en lanak (Eskerrik asko Michael!) Hondarribiko arrantzale batek gaur egungo Kanadan emandako testamentuaren garrantzia azpimarratu du. Aurkikuntza honek Ternuan emandako dokumentuen zerrenda aurkezteko aukera ematen digu. Dokumentu hauek XVI eta XVII. mendean idatzita daude... [+]

-----------------------------------------------------

1911. urteko protokoloen transferentziak -2012-

Urtero legez, Azpeitia, Bergara eta Donostiako Notario Barrutietako artxiboetan ehun urte bete dituzten notario-protokoloen trasnferentzia egin berri da. Oraingoan, 1911ko honako protokolo hauek transferitu dira: [+]

-----------------------------------------------------

Juan Ibañez Hernaniren kontu-liburua (1495-1503) -2012-

Iago Irijoa sarrera artikulu bat argitaratzekotan da Oñatiko Juan Ibañez Hernaniko merkatariaren kontu-liburuari buruz. Artikulua, Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultadean, 2011ko irailaren 26 eta 27an ospatu zen "Mercaderes y Hombres de negocio en la Edad Media de la Corona de Castilla" kongresuan emandako ponentziaren emaitza da eta "Fuentes inéditas para el estudio de mercaderes guipuzcoanos a fines de la Edad Media: una aproximación al libro de registros Juan Ibáñez de Hernani (1495-1503)" du izenburu. [+]

-----------------------------------------------------

Santiago edo Done Jakue bideari buruzko ikuspegi ezberdin bat -2012-

Posible da zuetako askok Donejakue Bidearen bizi-esperientziari buruzko berri izatea; halaber, litekeena da zuetako askok bidea egin izana eta hari lotutako pasadizoak gogoratzea. Zailagoa dirudi, ordea, duela 500 urte jazotako bitxikeria edo istorioen berri izatea. Gure artxiboan horietako batzuen berri badugu, ondorengo dokumentuan islatzen dena, adibidez. Berari esker, ikusiko dugu gaur egungo aterpe sareak behinolako hiribilduetan ziren ospitaleetan duela oinarria; alegia,gaurkoen aurrekari direla  lo egiteko lekurik ez zuen jendeari ostatu emateko lekuak, Antzinako Erregimenean oso ohikoak zirenak.  [+]

-----------------------------------------------------

1910. urteko protokoloen transferentzia -2011-

1910. urteko protokoloen transferentzia... [+]

-----------------------------------------------------