Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Ibarra Zelai, 4. 20560 - OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60
ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai,4. 20560 – OÑATI
Tel.: +34 943 41 50 60 / ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Vinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo SliderVinaora Nivo Slider
Home > Deskribapen baliabideak > Informazio orokorra > Fondo notarialen katalogoak

Fondo notarialen katalogoak

 

Oharra: Katalogo hauek kontsultagarri daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen Atarian.

Eskritura bakoitzaren katalogoa (7.898 eskritura)

Azken urteotan hainbat notario-eskritura deskribatzen joan dira, era aleatorioan, momentu jakin batean lan hori egitea garrantzizkoa zela kontsideratzen baitzen. Lan honen baitan hainbat arrazoi zeuden: ezohikoak diren eskriturak izatea, garrantzia historikoa duten pertsonaien parte hartzea jasotzea edota atzerriarekin (Kanada, Italia, Amerika) lotuta egotea, besteak beste. Oso katalogo heterogeneoa da datei dagokienez, jatorriari dagokionez, eta abar.

 

Gipuzkoa eta itsasoa XVI. mendean (Elkano eta bere garaia) (12.067 eskritura)

Magallaes - Elkano espedizioaren V. mendeurrena dela eta (beste askoren artean Gipuzkoak itsasoarekin izan duen erlazioaren testigu) artxiboak asmo handiko deskripzio egitasmoa martxan ipini du: kontserbatzen ditugun XVI. mendeko Gipuzkoako kostaldeko eskribautzetako protokoloak eskrituraz-eskritura deskribatzeko egitasmoa.

2018. urtetik aurrera martxan gara, orain arte 12.067 eskriturak deskribatu ditugu, 1501 eta 1550. urteen artekoak, Hondarribia, Orio, Aia, Deba, Zumaia, Mutriku eta Elgoibareko eskribautzetakoak.

 

Zumarragako eskribautzen protokoloen deskribapena (18.359 eskritura)

Zumarragako udalak, haren Udal Artxiboaren bitartez, eta Antonio Prada Santamaria artxibozainak lan pertsonalean egindako lanari esker, Zumarragarekin lotura dituzten eskritura guiztien deskribapena bultzatu dute azken urte hauetan. Zumarraga eta Areriako Alkatzetza Nagusiko eskribautzetako hainbat protokolo hustu dira lan horretan, deskripzio horiek, bi artxiboen arteko akordio bat tarteko, kontsultagarri daude artxibo atarian.

Eskrituraz eskritura hauek dira deskribatuak dauden protokoloak:

Zumarragakoak XVI. mendeko guztiak, XVII. mendekoak hasiera eta bukaerakoak, XVIII. eta XIX. mendeko guztiak.

Areriakoak: XVI. eta XVII. mendeko batzuk.

 

XIX. mendeko Amerikarako emigrazioari buruzko eskrituren katalogoa (lagin bidez) (ca. 1.700 eskritura)

1984ean Maria Pilar Pildain Salazarek Ameriketara izandako emigrazioaren gaineko ikerketak ‘Ir a América’ liburuan gauzatu zuen. Liburuan 1.700 notario-eskritura deskribapen inguru jasotzen dira, XIX. mendeko emigrazioarekin lotutakoak.

Kontutan izan behar da, baino, eskritura horiek iceberg baten tontorra besterik ez direla, emigrazioaren gaineko askoz informazio gehiago kontserbatzen dugula artxiboetan, eskritura kopuru hori lagin bi besterik ez baitira. Bata 1840 eta 1842ren arteko eskrituren lagina, bestea 1852 eta 1870. urteen artekoa, baina 40 liburuki bakarrik aztertuta (garai horretarako 1.000 liburuki baino gehiago kontserbatzen dugularik).

 

Oñatiko 1805-1870 biarteko protokoloetako testamentu eta ezkontza hitzarmenen katalogoa (2.430 eskritura)

1970eko hamarkadan, 1805 eta 1870 bitartean Oñatiko notarioen aurrean pasa ziren testamentu eta ezkontza hitzarmen eskrituren deskribapen lana burutu zen. Orain, katalogo hau informatizatu egin da eta ikertzaile aretoan eskuragarri dago.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 10:13etan
E-posta Inprimatu